Zineuskadi ere Durangoko Azokan izango DA!

Zineuskadi ere Durangoko Azokan izango DA!
Marrazki bizidunen eta bikoizketa tailerrak antolatu ditu Zineuskadik Durangoko Azokarako, eta haurrei zuzendutako hiru film botako ditu Irudienean; Topagunearekin elkarlanean tailerrak, eta Zinema Euskaraz programari esker proiekzioak.
Zineuskadi ere Durangoko Azokan izango DA!Bi tailerrak Azokaren lehen egunean, abenduaren 2an egingo dira, ostiralez. Goizean, 14-16 urte bitarteko gazteekin marrazki bizidunen tailerra izango da. Hiru txandatan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleek marrazki bizidunak nola egiten diren ikusteko aukera dute.
Tailerra EHUko Arte Ederretako irakasleek emango dute; “gazteak animazioaren munduan sartzeko aukera izango dute. Tailer praktikoa izango da; pika pika izeneko teknika ezagutuko dute, hau da, linterna batzuekin marrazkiak egin eta taldean animazioa osatuko dute”.
.
Arratsaldean bikoizketa tailerraren txanda izango da. Helduei zuzendutakoa izango da, ikusentzunezkoetan adituak diren Mixer enpresako profesionalek egingo dute gidari lana. Bikoizle profesionalen eskutik, telesail edo filmetako pasarteak bikoizteko prozesua ezagutuko dute.
Ordu eta erdiko bi saio izango dira, eta bikoizketa lanak eskatzen dituen irakurketa, entsegu, ahots bilaketa eta interpretazio faseetan murgilduko dira.
.

Zinema Euskaraz, hiru film

Zinema Euskaraz Tailerrez gain, Irudienea guneak Zineuskadik kudeatzen duen Zinema Euskaraz
programako hiru film hartuko ditu abenduaren 4an, 5ean eta 6an: “Pixkanaka-Pixkanaka”, “Marko Makako” eta “Pan, sekula betirako bidaia”.
.
Zineuskadi ere Durangoko Azokan izango DA!Hiruretan lehena “Pixkanaka-Pixkanaka” izango da (abenduak 4, igandea, 16.00etan). 2-4 urte bitarteko haurrei zuzendutako pelikulak sei istorio poetiko gozo eta dibertigarri ekarriko ditu, zenbait pertsona eta animaliaren gorabeherak kontatuz: ozeanoan bizi den kartoizko mutiko batena, ilargira heldu nahi duenarena edota oihaneko zarata arraro batek harrituta dauzkan animalia batzuena.
.
“Marko Makako” (abenduak 5, astelehena, 15.00etan) bere ametsetan, krimen handiak argitzen dituen polizia atsegina da. Errealitatean, ordea, uharte tropikal lasai bateko hondartzain arduratsua baino ez da, eta Karlo bere uhartera iristean bere ametsak ez zapuzteko ahalegina egin beharko du, Karlok kasino bat eraiki eta bere burua uharteko presidente izendatu nahiko baitu. Pelikula 4-8 arteko neska-mutilei zuzenduta dago.
.
“Pan, sekula betirako bidaia” (abenduak 6, asteartea, 14.30ean) 8-12 urteko haurrei zuzendutakoa da. Peter, 12 urteko mutil pikaro eta bihurria da. Londresen bizi den umezurtz etxe goibel eta tristean, ordea, ez dituzte ezaugarri horiek gogoko. Bizitza guztia bertan pasa ondoren, ezin sinetsiko gau batean bidaia zoragarria hasiko du fantasiaz beretiko mundura, Sekula Betira.
.
Zineuskadi ere Durangoko Azokan izango DA!
Zineuskadi ere Durangoko Azokan izango DA!

ZINEUSKADI irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta kide fundatzaileen artean daude Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Euskadiko produktoreen bi elkarteak:IBAIA eta EPE-APV. 2014 urtetik Euskal Irrati Telebista, Festival Internacional de Cine de Donostia San Sebastian S.A. eta Fundación Filmoteca Vasca erakundeak ditu bazkide.