Zinema Euskaraz: Zikoinak
Zinema Euskaraz: Zikoinak
Zineuskadik film berri bat du aurkezgai Zinema Euskaraz egitasmoaren baitan, “Zikoinak”, bihartik aurrera hamaika aretotan ikusgai izango dena.
Nicholas Stollerek eta Doug Sweetlandek zuzendutako filmak zikoinen ohiko kontzeptua aldaraziko du:
“Beti esan izan da zikoinek haurrak eramaten dituztela edo, eraman ohi zituztela behintzat. Orain, ordea, interneteko mundu mailako konpainia baten paketeak emateaz arduratzen dira. Junior (Andy Samberg), konpainiako banatzailerik hoberena den zikoina, postuz igotzekotan daude nahi gabe Umeak Egiteko Makina aktibatu eta baimendu gabeko ume zoragarri bat egiten duenean.
Etsiak hartuta, bere nagusia konturatu baino lehen arazoa gainetik kendu nahi du. Horretarako, Stork Mountaineko Tulipen laguntza izango du. Haurtxoa emateko, familia bat baino gehiagoren segurtasunari eragin liezaioken abentura basati eta errebelatzailean murgilduko dira, munduan zikoinen benetako egitekoa berezarriz”.
Zinema Euskaraz programak herritarren eskura euskal balio zinematografikoak sustatu, euskararen erabilera komunikazio kultural gisa erabili eta aisialdi arloan normalizazioa bultzatuko duen filma sorta jartzea du helburu.
.
Estreinaldia honako aretoetan egingo da:
- Bilbon (Multicines, Alhondiga eta Zubiarte).
- Getxon (Zinemak).
- Barakaldon (Yelmo Megapark eta Max Ocio).
- Gasteizen (Florida).
- Iruñean (La Morea).
- Donostian (Principe).
- Usurbilen (Urbil).
- Errenterian (Niessen).
Eta Ipar Euskal Herrira noiz iritsiko den?
Eta zinematik kanpo, hots, denon eskura, noiz egongo da?