[Zinema Euskaraz] D´Ortagnan eta hiru Mosketxakurrak

[Zinema Euskaraz] D´Ortagnan eta hiru Mosketxakurrak –

Zineuskadiren eskutik, eta Zinema Euskaraz programaren barruan, “D´Ortagnan eta hiru Mosketxakurrak” ikusgai dago jada zinema aretoetan.

EAEko bost zinemak estreinatu dute asteon “D’Ortagnan eta hiru Mosketxakurrak”. 1980ko hamarkadako marrazki bizidunenetan oinarritutako filma Toni Garciak zuzendu du, eta Alejandro Dumasen eleberria du oinarri.

D’Ortagnan gaztearen istorioa kontatzen du filmak, Mosketxakur izateko ametsa betetzera Parisera doan mutil sutsu eta errugabearena. Han, lagun leial bat ezagutuko du, Pom sagua; Mosketxakur ospetsuekin bat egingo du (Athos, Portos eta Aramis); Juliettez maiteminduko da; Milady izeneko katu espioiarekin txundituta geldituko da; eta Richelieu kardinal gaiztoari aurre egingo dio. Rofy ahaztu gabe, behin baino gehiagotan salbatuko duen D’Ortagnanen zaldia.

Hurrengo zinema-aretoetan ikusi ahal izango da filma:

  • Principe (Donostia)
  • Niessen Zinemak (Errenteria)
  • Gorbeia (Gasteiz)
  • Golem Alhondiga eta Multicines 7 (Bilbo)

.

Zazpigarren filma

[Zinema Euskaraz] D´Ortagnan eta hiru Mosketxakurrak“D’Ortagnan eta hiru Mosketxakurrak” Zineuskadik sustatutako Zinema Euskaraz programaren barruan 2021ean estreinatzen den zazpigarren filma da. Izan ere, ikus-entzunezkoen sektorea suspertzeko konpromisoa du Zineuskadik. Egitasmo honi esker, haur eta gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketa bultzatzen du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak, eta euskara sustatzen du zinemagintzan. Hortaz, Zinema Euskaraz programak zinema-aretoetan normaltasuna berreskuratzen laguntzeko xedea du, familiei zuzendutako eduki erakargarria eskainiz.

Bide horretan, datozen hilabeteetan publiko zabalari zuzendutako hainbat film edukiko ditugu ikusgai; horien artean, “Oltxiak”, irailean.

 

 

[Zinema Euskaraz] D´Ortagnan eta hiru Mosketxakurrak

ZINEUSKADI irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta kide fundatzaileen artean daude Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Euskadiko produktoreen bi elkarteak:IBAIA eta EPE-APV. 2014 urtetik Euskal Irrati Telebista, Festival Internacional de Cine de Donostia San Sebastian S.A. eta Fundación Filmoteca Vasca erakundeak ditu bazkide.