[Zinema Euskaraz] Doraemon: Nobitaren dinosauro berria

[Zinema Euskaraz] Doraemon: Nobitaren dinosauro berria –

“Doraemon: Nobitaren dinosauro berria” animazio filma ikusgai da jada zinema-aretoetan, Zinema Euskaraz programaren barruan.

‘Doraemon: Nobitaren dinosauro berria’ filma ostiral honetan estreinatuko da EAEko hainbat aretotan, Zinema Euskaraz programaren eskutik. Publiko orokorrari bideratua dagoen film japoniarra euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango dugu.

Zineuskadik sustatutako Zinema Euskaraz programaren barruan aurten ikusiko dugun bederatzigarren filma da, ‘Boo Kwai eta museoaren lapurreta’, ‘Abentura erraldoia’, ‘Superheroien familia’, ‘Yuku eta Himalaiako lorea’, ‘Momiak’, ‘Lau ahizpa magikoak’, ‘Mavka: basoaren zaindaria’ eta ‘Alan giza antena’ lanen ostean. Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko helburua du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak bultzatutako programa honek, eta haur zein gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketaz arduratzen da, zinemagintzan euskararen hedapena bultzatzearren.

Sinopsia

[Zinema Euskaraz] Doraemon: Nobitaren dinosauro berriaNobita dinosauroen erakusketa batera joan da ikaskideekin eta dinosauro arrautza baten fosila dirudien harri bat aurkitzen du. Doraemonen denbora zapiarekin, fosila bere jatorrizko egoerara itzultzen du eta bertatik bi dinosauro biki jaiotzen dira, Kyu eta Myu. Inori kontatu gabe haietaz arduratzen da, baina hazten direnean eta bere gelan eduki ezin dituenean, Doraemonek bere garaira eramatea iradokitzen du. Lagunekin batera, Doraemon eta Nobita Kretazeora joango dira, eta abentura handi bat biziko dute uharte misteriotsu batean.

Filma bihartik aurrera proiektatuko da hurrengo zinema-aretoetan:

  • Multicines (Bilbo)
  • Getxo Zinemak (Getxo)
  • Florida Zinemak (Gasteiz)
  • Gorbeia Zinemak (Gasteiz)
  • Niessen (Errenteria)
  • SADE Cines Antiguo Berri (Donostia)

Halaber, film berri bat estreinatuko da datorren abenduaren 22an, Zinema Euskaraz programaren barruan: ‘Migración: un viaje patas arriba’.

ZINEUSKADI irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta kide fundatzaileen artean daude Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Euskadiko produktoreen bi elkarteak:IBAIA eta EPE-APV. 2014 urtetik Euskal Irrati Telebista, Festival Internacional de Cine de Donostia San Sebastian S.A. eta Fundación Filmoteca Vasca erakundeak ditu bazkide.