[Zinema Euskaraz] “Alan giza antena”
[Zinema Euskaraz] “Alan giza antena” –
“Alan giza antena” filma gaur iritsiko da Euskal Herriko zinema-areto batzuetara, Zinema Euskaraz programari esker.
Publiko orokorrari bideratua dagoen film danimarkarra da “Alan giza antena”, EAEko lau zinema-aretotan estreinatuko dena.
Alanek 11 urte ditu, eta uda bakarti batean giza-antena lanak egiten amaitzen du, objektu hegalari ezezagunekin obsesionatuta dagoen bizilagunarentzat. Baina aurkitzen dutena Britney da, estralurtar neska bat. Eskolarako lan bat egiten ari da giza arraza primitiboari buruz. Alanek etxera itzultzen lagundu behar dio, baina bitartean giza espeziea ulertzen saiatzen da neska.
Filma gaurtik aurrera proiektatuko da zinema-areto hauetan:
- Getxo Zinemak
- Golem Alhondiga (Bilbo)
- Gorbeia Zinemak (Gasteiz)
- Principe Zinema (Donostia)
Halaber, aurrerago Villabonan, Basteron (Andoain), Zarautzen, Beasainen eta Niessenen (Errenteria) ere ikusi ahal izango da.
.
Datozenak
Datozen hilabeteetan, Zinema Euskaraz programaren barruan, beste film batzuk ere izango ditugu. Horien artean, datorren ekainaren 16an “Superheroien familia”, abuztuaren 25ean “Una aventura gigante” eta irailaren 22an “Dragonkeeper” pelikulak iritsiko dira zine-aretoetara.
Zineuskadik sustatutako Zinema Euskaraz programaren barruan aurten estreinatuko den bosgarren filma da honakoa, “Yuku eta Himalaiako lorea”, “Momiak”, “Lau ahizpa magikoak” eta “Mavka: basoaren zaindaria” lanen ostean. Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko konpromisoa berresten jarraitu nahi du ekimenak. Euskal zinema-sektoreari laguntzeko apustuari helduz, haur eta gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketa bultzatzen du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak, eta euskara sustatzen du zinemagintzan.
[Zinema Euskaraz]