Nekea (Atik Zra)

Nekea (Atik Zra) –

Aurreko letran mugimenduari buruz egiten nuen berba, eta oraingoan jarraituko dut mugimenduari erreferentzia eginez: N-rekin zer eta nekea! Euskararen aldeko mugimendu sozialak “nekea” du, bai. Azken urteotan zahartzen joan den mugimendua izan da (gazteak ez dira joan mugimendura eta, seguruenik, mugimenduak berak ez du jakin izan gazteei euren espazio propioa egiten).

Eta horrek nekea dakar. Ez duzu indar eta gogo bera 20 urterekin edo 45 urterekin, hori hala da. Eta horrek nekea ez ezik, frustazioa ere badakar. Eta neketik eta frustaziotik nekez erakarri dezake inork. Hori hala da. Eta behin eta berriro gurpil zoroan bueltaka eta bueltaka, gelditu ezinik.

Nekea (Atik Zra)Nekea deitu diot, apalankatuta dagoela ez esatearren (edo). Errotari eragiten jarraitzeko indarrez eskas, mugimendua elikatzen segitzeko indarrez eskas, ogibide bihurtu bai baina ez militantziak dakarren indarrarekin, ba nekea, nekea eta nekea. Eta neketik ateratzeko errezeta handiegirik ez: ze, klaro, uzten badugu guk gurdia, nork tiratuko du? Eta berriro gurpil zoroan eta errotondan (taloan) jira eta bira.

Eta kexak. Gazteak ez datoz (zelan joango dira ba?), gazteei hau guztia ez zaie inporta (baina eurak dira erabilerarik altuena dutenak), gazteak dira … (mila adjektibo jarri ahal zaizkie, zuek seguru nik baino irudimen handiagoa duzue), eta abar. Gazteak kriminalizatzea, baina gazteei entzun barik. Asko egiten dugu berba gazteei buruz (jardunaldiak, ikerketak eta abar), baina zer gutxi entzuten diegun gazteei (edo zer gutxi uzten diegun euren bide propioa egiten).

Eta, bitartean, gero eta nekatuago, gero eta zaharrago. Eta biba Gazte euskaltzaleen sarea!

 

Nekea (Atik Zra)

Zer duzu buruan “Nekea (Atik Zra)”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude