Zinea: Le Semeur

Zinea: Le Semeur –

“Bazen behin zakil bat” izan zitekeen film honen izenburua, istorioaren erdia baino gehiago zakil bati buruz, edo zakilaren jabeari buruz ari baita. Ez da zakilik ikusten baina honek adierazten duenak berezko garrantzia hartzen du filman zehar. Hau beherago azalduko dut, orain hasierara bueltatuko naiz.

Zinea: Le Semeur

1852 urteko Frantzian gaude. Luis Napoleon Bonapartek errepublikarrak suntsitu ditu. Behe Alpeetan bizi den Violette neska gazteak bere aita eta herrixkako beste gizon guztiak tropa napoleonikoak nola eramaten dituzten ikusten du. Soilik emakumeak eta haurrak geratzen dira eta denbora pasa ahala emakume talde honek galsoroak lantzen eta tradizionalki gizonen lanak izan direnak antolatzen ikasten du iraunbizitzeko. Hilabeteak pasa dira gizonen arrastorik gabe eta askotan zalantzan jartzen dute eraman zituzten gizonak sekula itzuliko diren, haien patu ezjakina aurreikusi nahiean. Erdi-brometan promesa egiten diote elkarri: gizon bat azaltzen bada denen artean partekatuko dutela. Ze modernak.

Zinea: Le Semeur

Zinea: Le Semeur

Eta noski, egun batean gizon hori azaltzen da: Jean. Kokein euskal taldeko kide eta Cobra-ko abeslaria den Aritz Lete-ren doppelganger-a. Eta instant batean Violette-z maitemintzen da eta hau Jean-ez. L’amour. Victor Hugo-ren liburuen irakurketa artean egunero garatzen doan harreman hau erdi-ezkutuan daramate baina egun batean herriko beste emakumeek Violette-eri elkarri egindako promesa gogora ekartzen diote, haiek ere oinarrizko beharrak badituztela asetzeko. Eta Violette-ri ez dio bat ere grazirik egiten, ordurako goitik behera maitemindua dagoelako Jean-ez. Eta Aritz Leteren biki frantsesari ere ez dio grazirik egiten Violette-k plana kontatzen dionean. Eta hemen hausnarketatxo bat film hau ikustean egin beharreko suspension of disbelief (sinesgaiztasuna etetea) deritzonaz. Zaila egin zitzaidan sinestea egoera hori errealitatean gertatuz gero, emakume hauek ez luketela beste nolabait asetuko behar fisiko hori. Edo etzegoen lesbianarik 1852ko Frantzian? Eta hemen Jean-en zakilera bueltatzen gara.

Hau ez bait dute soilik plazer fisikoa asetzeko behar, ugalketarako ere behar dute organo preziatua. Herrixkaren birpopulaketarako. Biziraupenerako. Eta Jean-ek plana onartzen duenean lan hau bikainki egiten du eta emakume dexente haurdun uzten ditu, bere Violette maitea ere.

Zinea: Le Semeur

Baina zer gertatzen da denak ahaztuta zeuzkaten (publikoak ere ahaztuta geneuzkan puntu honetan) gizon hoiek pixkanaka herrira itzultzen hasten direnean? Ez dut erantzungo, hor bukatzen baita filma eta zuk zinean ikustea nahi dudalako, super-spoilerrik gabe.

Film honek baditu sinesgarritasun arazo bizpahiru, lehen aipaturiko falozentrismoa batez ere, baina orokorrean Marine Francen-en lehenengo luzemetraia oso lan fina iruditu zitzaidan. Filmak 2017ko Donostiako Zinemaldiko Zuzendari Berriak sari estimatua irabazi zuen eta merezita, nire ustez. Zoaz segituan ikustera, oraindik Euskal Herriko hiriburuetan behintzat karteldegian dago eta.

IZARRAK: 5/4

Aipagarria: 

Argazki zuzendaritza (Alain Duplantier) naturalista zoragarria, 4:3 formatoan grabatua, plano asko Jean Francoise Millet-en kuadroak dirudite eta txundituta uzten zaituzte, pantaila handian oraindik eta ederragoak direlako irudi hauek.

Gazteleraz eman dioten izenburu kaskarra: La Mujer Que Sabia Leer

TRAILERRA: 

Zinea: Le Semeur

Zinegilea izarfilms.com tinkoeuskara.eus

4 pentsamendu “Zinea: Le Semeur”-ri buruz