Zezenak jaietatik kenduta bisitari kopurua gutxituko litzateke?
Zezenak jaietatik kenduta bisitari kopurua gutxituko litzateke?
Zezenketen gaia deserosoa da zenbaitentzat, tradizioaren eta animalien eskubideen defentsan dabiltzanak aurrez aurre jartzen ditu; izan lagun talde berdinekoak, izan familiakoak, izan lankideak.
Galdeketa egingo dute Donostian, baina Aste Nagusia pasatu ostean. Beraz, aurten beste behin zezenketak egingo dira Ilunben. Gogora dezagun, Donostia Antitaurina Orain plataformak 10.000 sinadura bildu zituela herri galdeketa egin zedin, baina oraindik zain jarraitzen dute.
Sinadurak Udalera eraman zituzten egunean plataformako kideek esan zuten posible zela araudia errespetatuz galdeketa ekainaren 19an egitea. Eneko Goia alkatea berriz, ez dator bat baieztapen horrekin. Badirudi ez dela borondate politikoa kontua, kalkulu akatsa baino.
Dena den, badira batzuk azkarrago ibili direnak, Barañainen esaterako. Bertako udalak jakinarazi duenez herritarrek ezetz esan diete bigantxei. 1.398 bozka bigantxen kontra eta 499 alde.
Orain erdi dardaraka omen daude, zezenak jaietatik kenduta bisitari kopurua gutxituko litzateke? Agian horregatik utzi ditu Goiak zezenketak, 2016an turismoa erakartzeko egindako lan guztia eta gero pena bat litzateke.