Zer nahi genuen (ØDEI)

ØDEI – Zer nahi genuen (Alkimia Prod) –

Terapiadiskoa kaleratu du Ødei kantariak gaur, apirilak 22. “Zerinahi genuen” abestia da diskaren aurrerapen kantu berriena. Odei Barroso Terapia diskoa aurkezten dabil egunotan, Ødei izenaz sinatuta, kantari eta produktore lanetan ere bai, Jo Olascoagarekin batera eta Alkimia Prod zigilupean. Lehenago 2zio taldean aritua, trap eta drill erritmikak gehituta, “kolore, mezu, idea eta erritmika desberdinen arteko batuketa” da lan hau Odei Barrosok berak dionez. Apirilaren 22an Urruñan eta 25ean Iruñean aurkezpenak egin eta, Arrasaten izango dira maiatzaren 5ean, Donapaleun 13an, Baionan 20an, Oñatin 27an eta Zarautzen 28an.