Zazpi poeta Galizian
“Faktoría K de libros” argitaletxeak, Alén da fronteira. Sete poetas vascos liburua aurkeztuko da Galizian
Datorren astelehenean eta asteartean (maiatzaren 14an eta 15ean) Kalandraka-ko “Faktoría K de libros” argitaletxeak, Alén da fronteira. Sete poetas vascos liburua aurkeztuko da Galizian. Argitalpen hori Pamiela argitaletxeko Siete poetas vascos Luigi Anselmi, Bernardo Atxaga, Jon Gerediaga, Tere Irastortza, Xabier Lete, Xabier Montoia, Joseba Sarrionandia liburuaren itzulpena da.
Aurkezpenetan, poesia sailaren zuzendaria den Luis Rey idazle galegoarekin batera, Ruper Ordorika eta Arkaitz Miner musikariak, eta Jose Angel Irigaray idazle eta edizioaren arduradunak egongo dira .
Orotara bi emanaldi eta unibertsitateko ikasleekin topaketa bat egingo da:
- Ikasleeekin topaketa, Santiagoko Unibertsitateko Filología Fakultatean: maiatzaren 14an, astelehenean, 16:00an
- Santiagoko Ánxel Casal Liburutegian: maiatzaren 14an, astelehenean, 20:00an
- Vigoko Arte Garaikide Museoan (MARCO): asteartean, 20:00an