Yoko ona eta autoexijentziak (Izaro Andres)
- 2022-06-26 11:00
- Atara Zarata
Bigarren denboraldiko azken atala da hau eta despedida modura, Izaro Andres gonbidatu dugu gurera. Autoexijentziaz aritu zaigu musikaria. Terapian ikasitakoaz, arrakastaren aparrean inguruan dituen pertsona onetaz, autoestimaren salmentaren tranpaz eta gure buruarekin bake tratatu bat egitearen beharraz hitz egin digu. “R” de Reinona. Andrea Aranbururen atalean, “Islaviktorika” proiektu feminista ezagutu dugu. Bide batez, eskerrak eman bigarren denboraldi honetan izan diren gonbidatu guztiei. Zoragarriak zarete. Eta zuri, ikus-entzule, eskerrik asko… Horrela bukatu dute gaztearen Yoko Ona bideopodcastaren denboraldi hau, gomendagarria oso, hemen ordu erdi pasatxoko Izarorekin izandako solasaldia. Saioa ezagutzen ez baduzu gomendioa eginda, Lore Nekane Billelabeitia, kazetaria, eta Olatz Salvador eta Ainhoa Vitoria musikariak dira ‘Yoko Ona’ bideopodcasteko protagonistak, Gaztea irratiak ekoitzitako saioa da eta Gaztearen Youtubeko orrian dituzu saioak ikusgarri gehiago nahi baduzu. Izan ondo!
+
YOKO ONA 2x01
AHIZPATASUNA – ZURIÑE HIDALGO