Estreinaldiak: Ekainak 24

Estreinaldiak: Ekainak 24-

Estreinaldiak: Ekainak 3

Estreinaldiak: Ekainak 24

Elvis (Baz Luhrmann)

Drama | Musikala | Biografikoa

Filmak Elvis Presleyren bizitza eta musika aztertzen ditu, bere managerra izan zen Tom Parker koronelarekin izandako harreman korapilatsuaren prismaren bidez. Austin Butler eta Tom Hanks aktoreak jarriko dira bi rol protagonisten azaletan. Haiekin batera, Richard Roxburgh, David Wenham, Olivia DeJonge, Kodi Smit-McPhee

.

The Black Phone (Scott Derrickson)

Beldurra | Thriller | 70ko hamarkada

Coloradoko hiri batean, 70eko hamarkadan. Maskaradun batek Finney Shaw, 13 urteko mutil lotsati eta argia,  bahitu eta soto intsonorizatu batean sartuko du. Bere oihuak alferrikakoak izango dira… Aktoreen artean: Ethan Hawke, Mason Thames, Jeremy Davies, James Ransone, Madeleine McGraw eta Gina Jun.

.

Llenos de gracia (Roberto Bueso)

Komedia | Gertakari errealetan oinarritutako istorioa

90eko hamarkadaren hasiera. Marina moja El Parralera bidaltzen dute, ixteko mehatxupean dagoen umezurztegira. Eskolara iristean, haurrak kontroletik kanpo daude, baina Marinak euren arreta bereganatzea lortuko du bere karisma eta jarioari esker. Carmen Machi aktoreak hezurmamituko du Marina kuttunaren papera. Harekin, , Paula Usero, Pablo Chiapella, Manolo Solo edota Nuria González, besteak beste. 2022 | Malagako Jaialdia: Sail Ofiziala (lehiaz kanpo)

.

Les Promesses (Thomas Kruithof)

Drama | Thriller | Politika

Parisetik gertu dagoen hiri bateko alkate gisa ibilbide luzea egin ondoren, Clémencek orain arteko erronkarik handiena du: ministro gisa aurkeztea. Kargu berri honetarako hautagaitzak anbizio ezezagun bat piztuko harengan… Isabelle Huppert aktore lautatuak jokatuko du rol protagonista. Harekin batera izango dira, Reda Kateb, Naidra Ayadi, Jean-Paul Bordes eta Mustapha Abourachid, besteak beste.

 

(…)

Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!

Estreinaldiak: Ekainak 10

Estreinaldiak: Ekainak 24

Euskal pantailaren gunea