Xalbadorren 4 metroko eskultura bat Izpegin, muga ezeztatzeko

Xalbadorren 4 metroko eskultura bat Izpegin, muga ezeztatzeko –

Heldu den apirilaren 28an, Nafarroaren Eguna kari, Nafarroa Garaia eta Baxenafarroaren arteko muga markatzen duen Izpegiko lepoaren gainean, Xalbador bertsularia irudikatuko duen 4 metroko zurezko eskultura bat inauguratuko dute Baigorriko Basaizea Kultur Elkarteak eta Baztaneko Baztandarren Biltzarrak.

Xalbadorren 4 metroko eskultura bat Izpegin, muga ezeztatzekoUrepeleko artzainak kantatutako « goi ta beherik ez da enetzat / nafarroa da bakarra » bertsuaren inskripzioa izanen du eskulturak, bere oinarrian, eta crouwfunding bat abiatua dute azken hilabeteetan, Baionan estreinatu eta berehala kendu zuten armagabetzearekin aldeko eskulturarekin egin zen bezala, artelana pagatzeko. Luzaz Estatu Batuetan bizi izan den Ganix Ansolabehere baigorriar zurgin eta artista da eskulturaren egilea, eta biziki kontent agertu da emaitzarekin. «Haizeak azkar ufatzen duelarik, xixtu soinua eginen du ene obraren ziloetatik pasatzean, Xalbadorri jo zazkoten xixtu haiek gogoan», esplikatu du.

Izpegiko bigarren bentako aita-semeak ere biziki kontent agertu dira egitasmoarekin. «Guretako arras berri pozgarria da. Espero baitugu turista frango ekarriko dituela Izpegirat, Gipuzkoaldeko bertsozale horietarik eta, badakizu ». Bentan saltzeko, eskulturaren forma izanen duten plastikozko souvenirrak saltzen hastea aztertzen ari omen dira, tamainu ttikian, eta horretarako, Txinako enpresa baten debisen beha daudela kontatu digute.

Resultado de imagen de gorka urreiztieta

Ganix Ansolabehere bere atelierrean

Xalbadorren 4 metroko eskultura bat Izpegin, muga ezeztatzeko

Helburutzat Baigorriko eskualdean euskarazko ekitaldien eskaintzea forma ezberdinetan: ikusgarri, antzerki, kantaldi, eztabaida, gogoeta…

Zer duzu buruan “Xalbadorren 4 metroko eskultura bat Izpegin, muga ezeztatzeko”-ri buruz

  • Barkamenak Xalbadorzale guzier. Gaur #Apirilekoarraina da! Data ezagutzen ez duten hegoaldeko jendeentzat: “inuxente eguna”. Beraz, Izpegin ez dugu eskultura erraldoirik ezarriko.??????? Txistea zen! Laster Nafarroaren Eguneko ta Kulturaldiko berri gehiago. %100 egiazkoak!