X. Gaztezulo Bideo Lehiaketaren saridunak!

X. Gaztezulo Bideo Lehiaketaren saridunak! –

X. GAZTEZULO BIDEO LEHIAKETAREN SARIDUNAK!

Iritsi da unea! GAZTEZULO X. BIDEO LEHIAKETAREN SARI BANAKETA FESTA ospatu berri dugu, eta azkenik, jakin dugu zeintzuk diren hamargarren edizioko irabazleak!

SARI BANAKETA egin dugu asteazken honetan, hilak 12, Bilboko Euskararen Etxean (Azkue Fundazioa). Sari banaketarekin batera, musika, jana eta edana ere izan ditugu!

Eztabaida sutsuaren ondoren, Eneko Sagardoy eta Itziar Ituño aktoreek eta Maider Oleagazinema zuzendariak erabaki dute hauek direla lehen eta bigarren irabazleen izenak:

 


1. SARIA, 1.200 euro:  PATATA

Egileak: (Porus) Liam Mcdonnell, Asier Astorkiza, Adrian Gonzalez eta Mikel Puertas.

2. SARIA, 300 euro: ZORTZIGARREN IPOTXA

Egileak: Marina Urrutia eta Nagore Ruedas.

Horrez gain, publikoaren saria ere banatu dugu:

PUBLIKOAREN SARIA: NAIZ: 232 boto jaso ditu!

Egileak: Nagore Muriel, Martxel Larraza, Nora Mugerza, Ania Lopez eta Ania Latorre.

ZORIONAK IRABAZLEOI!!

X. Gaztezulo Bideo Lehiaketaren saridunak!

Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.