Wes Anderson eta simetriarekiko obsesioa
Vimeoko erabiltzaile Kogonadak Wes Andersonen filmografiako irudi bilduma bat igo du bere katean. Houstoneko artistak simetriarekiko duen obsesioa da plano guztiak lotzen dituen ardatza. Ezagutzen zenuen bere aurpegi hau?
Zehazki Rushmore, The Royal Tenenbaums, The Grand Budapest Hotel eta The Fantastic Mr. Fox zintetako planoak jasotzen dira beheko bideoan. Anderson ezaguna zen lehenago ere erabiltzen zituen kolore paleta bereziengatik. Oraingoan ordea simetria hautatzeko duen joera albiste bihurtu da bide honen karietara. Hemen duzue:
Wes Anderson // Centered from kogonada on Vimeo.
Andersonek planoen simetriarekin jokatzen du, pertsonaien desoreka psikologikoa kontrajarriz. Honakoa bilatzen du: ikuslearengan nahasmena sortzea, plano simetrikoek ez dutelako pertsonaien izaerarekin bat egiten.
Moonrise Kingdom, The Darjeeling Limited eta The Life Aquatic filmetako planoak ere ageri dira.
HarriXekin guztiz ados egiten duen irakurketan. Hala ere, nire zalantza beti da berbera. Zein puntura arte eragiten du zuzendariaren planifikazioak ikusle arruntarengan? Hau da, HarriXek azaleratutako analisi horretaz zenbat lehenengo ikusle dira konsziente, edo konsziente izan gabe ere, zenbatetan du benetako eragina? Hortxe zinearen majia.