Vade retro, Internet!

MTU2Mw==


“A las ocho en el Bule. Facebook, ordea, edo Internet bera, ez bide dira leku egokiak lagunarterako. Horixe esan zigun joan den ostiralean Xabier Silveirak Garan idatzitako artikulu batean.

Bakoitzak bere zoroa bizi du-eta, Xabier Silveirak berea papereratu du: Internet militarrek asmatu zuten eta txakur festa da gaur egun —alegia, poliziaz josita dago—, bertan jende piloa ari baita gu zelatatzen, denok kontrolatu guran. Areago, SGAEren zortzikoan oraingoan: “Sortzaileen eskubideak izan edo izan kazetarien lana, doan edo merkeago erostearen uste faltsuan gure herriari min ikaragarria egiten ari gatzaizkio”.

Betiko kaka zaharra, kasu honetan zelofan anti-stablishment batez jantzita, zertarako eta beldurra eta kontzientzia txarra zabaltzeko sarea eta eskuko telefonoa erabili nahi ditugunon artean. Anglosaxoiek badute izen bat horretarako: FUD (Fear, uncertainty, and doubt / Beldurra, ziurgabetasuna eta zalantza), eta erabiltzen da marketinean, produktu baten inguruan hiru ezaugarri horiek zabaltzeko.

Txirrita ez zen eskolatua izango, baina iruditzen zait hura zuzenago ibili zela bere garaiko aldaketa teknologikoak ulertzeko orduan.”

Joxe Aranzabal. Faroa. CC-by-sa.

Irudia | Hau izorratzia! | Gustavopicon | Creative Commons By SA

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.