Kafe Torerok 5. urteurrena ospatuko du

MTU2Mg==

Jada bost urte igaro dira Kafe Torerok argia ikusi zuenetik; bost urte emankor, bost urte eder, ondo aprobetxatutakoak. Zarauzko Euskalduna Tabernan sortu zen plaza ttiki honetan danetarik izan da; artista ezagun nahiz ezezagunak, berriak, zaharrak… antzerkia, musika, poesia… danetarik. Anje Duhalde, Jexumai Lopetegi, Bixente Martinez, Koldo Amestoy eta Pako Aristi bezalako artista ezagunak; Bi Anaia, Hamaika bertute eta Garabi bezalako talde berriekin tartekatuta eskaintza zabala eskaini du kultur ekimenak.

Ostegun honetan (Otsailak 25) urteurren festa ospatuko da Antoniano Zinema zaharrean, 20:00etan. Bertan festa berezia egingo da ekimenetik igarotako talde ezberdinekin. Sarrera doan izango da, animatu musikaz olerkiez eta antzerkiaz gozatzera.

Bertan, oholtza gainean izango dira: Iraia Elias eta Patxi Santamaria aktoreak, Imanol eta Mattin Epelde, Garabi, O’lidens Band eta Jexuxmai Lopetegi besteak beste.

Irudia | kafetorero | kafetorero | Creative Commons By SA
Euskalduna, Euskalduna Taberna, Kafe Torero, urteurrena, Zarautz
Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude