Estreinaldiak: Uztailak 5
80 minutuko iraupena duen proiektuak Juan Sebastián Elcano marinel getariarrak XVI. mendean munduari eman zion itzulia izango du hizpide. 240 marinel itsasoratu ziren 1519. urtean, baina hogei baino ez ziren itzuli. Espezia bila abiatu ziren, baina balentria hari esker, garaiko gizarteak munduaz zuen kontzientzia aldatzea lortu zuten.
2019an 500 urte beteko dira bidaia hura abiatu zutenetik, eta Dibulitoon ekoizpen etxe gipuzkoarrak urteurrena baliatu du gertaera hari buruzko animaziozko filma osatzeko. Ezagutzen diren gertakari historiakoetatik abiatu da Angel Alonso zuzendaria, eta animazio film “zirraragarria” sortu duela iragarri du, “ikusle gazteen begientzat sortua, baina familian disfrutatzekoa.
.
Spider-Man: Far from Home
Mj, Ned eta gainerako lagunekin batera Europara bidaiatuko du Peter Parker protagonistak, oporraldia etxetik urrun igarotzeko asmoz. Bere doain bereziak alde batera utzi, eta egun batzuez pertsona anonimoa izan nahi du berriro.
Ez da erraza izango. Izan ere, Nick Furyren dei bat jasoko du, kontinente zaharra mehatxatzen duten izaki gaiztoak borrokatzeko laguntza eske. Parkerrek Spider-Man heroiaren mozorroa ipintzea besterik ez du izango
.
Yesterday
Musikaren munduan bere lekua topatzearekin amesten duen musikari bat da protagonista. Talentu ukaezina dauka, diziplina eta gogoak, baina, hori guztiaren gainetik, Beatlesak taula gainera itzultzeko abilezia berezia.
.
The Miseducation of Cameron Post
Bere sexualitatea zehazteko gai ez den neska gazte bat da filmaren protagonista. Mutil laguna dauka, baina, tarteka, neska batekin ibiltzen da ere . Nohizbehinkako hitzordu horretako batean harrapatuko ditu mutilak, eta hankaz gora ipiniko du nerabearen erosotasun diskretua. Protagonistaren familiak neska gaixo dagoela pentsatuko du, eta terapia egitera behartuko dute.
.
Varda by Agnès
Bizitzaren hondarrera arte lanean segitu zuen zinemagile eta sortzailea izan zen Agnes Varda. Erakusteko beharrik izan gabe, azken unerarte jarraitu zuen sortzen eta bere talentua zabaltzen. Horren adibide dugu urte hasieran Berlinalen aurkeztutako Varda by Agnès filma. Nouvelle Vaguearen erreginaren azken begirada.
Galdera bat: Zuzena al da telebistak promoan azaltzen den “Uztailaren 5ean zinemaAtan”? Ez al luke izan behar “zinemEtan”?