Estreinaldiak: Uztailak 11

Estreinaldiak: Uztailak 11 –

Estreinaldiak: Uztailak 11

Estreinaldiak: Uztailak 11

.

Diego Maradona

Lehenago argitaratu gabeko 500 orduko iraupena duen  ikus-entzunezko metraje batekin osatutako dokumentala duzue, mundu mailako futbolaren izarra izan zen Diego Armando Maradona argentinarraren ingurukoa. Futbolaren munduan jorratu zuen bilbidea bezain gorabeheratsua izan baitu bizitza.

.

The Cure: Anniversary 1978-2018 Live in Hyde Park

40 urteko ibilbidea ospatzeko, zuzeneko kontzertu ahaztezina eman zuten The Cure taldeko kideek 2018ko uztailean. Kontzertu horretan jasotako irudiekin osatutako ikus-entzunezkoa duzue hau. Musika bidezko atzera begirako bat.

.

Annabelle Comes Home

Deabruak hartutako Annabellen kalte gehiago sahiestu asmotan, euren etxeko giltzapeko gelan gordeko dute panpina Ed eta Lorrain Warren etsai-beldurtzaileek, eta apaiz batek aurrez bedeinkatutako beira-armairu bat baliatuko dute horretarako.

Zorigaiztoko gau batean, ordea, inguruko izpiritu maltzurrak erakarriko ditu Anabellek, eta hori gutxi balitz, biktima berria izango dena hautatuko du: etxeko txikia, etsai duen bikotearen alaba.

.

Lo nunca visto

Txikitatik bizileku izan duen Fuentejuela de Arriba mendiko herrixkaren egungo gainbehera bizi du, etsipenez, Teresa (Carmen Machi) protagonistak. Gutxien espero duenean, ordea, herria hankaz gora jarriko duen pertsona talde bat helduko da: ustez, elurtean galduta dauden afrikarrak.

Afrikarrak beren herrian bizi dituzten esklabutza balditzetatik ihes egiteko beharraz iritsi dira herrira, eta herriak, berriz, biztanle berriak behar ditu biziraupena bermatu ahal izateko. Teresak argi atzemango du konponbidea, eta aurreiritzi guztiak lertuko dituen plana jarriko du martxan.

.

Serenity

Ustez atzean utzitako iragan ilunak gogotik hartu egingo du berriro Baker Dill (Matthew McConaughey) barku kapitaina. Caribe itsasoaren lasaitasunean isolaturik, 360º-ko aldaketa eman beharko dio bere bizimodurari emazte oihak (Anne Hathaway) partekatzen duten haurra sostengatzeko laguntza eskatuko dionean.

.

El cuento de las comadrejas

Juan José Campanella maisu argentinarraren azkeneko saiakera. Los muchachos de antes no usaban arsénico filmaren remake bat egin du oraingoan, beren ibilbidearen gainberan, haien posizio eroso eta ospea mehatxatzen duten gazte batzuen iritsierari aurre egiteko asmoz, elkartu egingo diren artista eta profesional batzuen bizipenak kontatuko dituena.

Estreinaldiak: Uztailak 11
Zinea.eus

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude