Utopia (telesaila)
utopia
Garrantzitsua iruditu zait telesaila dela zehaztea, ez dezazuen pentsa sekulako idatzi filosofiko, politiko eta sakona egitera nindoanik; gehienbatĀ ez naizelako gai. Galeanok esan zuen: “nik pausu bat eman eta utopia pausu bat urruntzen da. Zertarako balio du utopiak orduan? Pausuak emateko”. Uruguaiarra parafraseatuz: “nik atal bat ikusi eta tramaren amaiera pausu bat urruntzen da. Zertarako da, orduan, Utopia? Atal gehiago ikusi eta amorratua bezala engaiatzeko”.
Utopia Denis Kellyk sortutako miniserie bat da. Duela denboraldi bat Peaky Blinders telesailaren inguruan idatzi nuen, eta hura bezala, hau ere britainiarra da, eta hura bezala, hau ere sekulako lana iruditu zait, eta ez dut ulertzen nolatan ez den gehiago zabaldu gure artean.
Pertsonaia arraro samar batzuk egoera arras xelebre batean egiten dute topo, nobela grafiko baten karietara: Utopiako esperimentuak. Bertako marrazki eta idatziak psikiatriko batean giltzapetutako maniako depresibo batek egindakoak dira, eta sekretupeko txutxu-mutxuen arabera, mende honetako kalamitate handienak aurreikusten dira bere orrietan. Nobela grafiko horren bigarren zatia lortzen dute protagonistek, argitaratu gabekoa, eta une horretatik aitzina, antolakunde misteriotsu bat eurak hil nahian hasten da. Taldetxoak nobelak bere marrazkietan ezkutatzen dituen sekretuak ulertu eta argitara eman beharko ditu, desastre totala jazo aurretik.