Ultratune lanak irabazi du Gaztezulo Bideo Lehiaketa

Ultratune lanak irabazi du Gaztezulo Bideo Lehiaketa

“Ultratune” bideo lekeitiarra izan da aurtengo GAZTEZULO Bideo Lehiaketaren irabazlea

Ultratune lanak irabazi du Gaztezulo Bideo LehiaketaGAZTEZULO Bideo Lehiaketaren VIII. edizioa apirilaren 7an abian jarri genuenetik, parte hartzaileek ekoiztutako laburmetraiak bidali eta baldintzak betetzen zituzten lanak Gaztezulo.eus webgunean publikatu ditugu maiatzak 26a bitartean.

Hilabete honetan zehar, webguneko erabiltzaileek gustukoen izan duten lana bozkatzeko aukera izan dute; boto gehien jasotako laburmetraiak Publikoaren Saria eskuratu du: EHUko Ikus-entzunezko ikasle taldeak aurkeztutako “Deabruaren lan eskaintza” (177 bozka).

Bestalde, eztabaida sutsuaren ondoren, Urtzi Urkizu Berriako kazetaria eta Zurriolako Butaka sariaren zuzendariak, Gaizka Izagirre zinema kritikariak, eta Bea Narbaiza EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate saileko irakasleak, lehen eta bigarren irabazleen izenak erabaki dituzte:

1. SARIA, 1.200 euro: “Ultratune”
Egileak: Mikel Gabiola Leniz, Ibai Zabala Arando eta Gaizka Vidal Gonzalez (Lekeitio).
.
2. SARIA, 300 euro:  “Nirekin ez nagoelarik”
Egileak: Maddalen Omaetxebarria, Mara Olazabal, Naiara Perez, Marcos Sanchez eta Irati Yarza (Lasarte-Oria).
.

GAZTEZULO Bideo Lehiaketaren sari banaketa gaur izan da, hilak 8, Bilboko Euskararen Etxean (Azkue Fundazioa). Bertan, ENKORE taldeko XABI HOOk zuzeneko emanaldia eskaini du eta ekitaldiari festa giroan eman diogu amaiera pintxoz eta edanaz lagunduta.

ZORIONAK IRABAZLEOI!!
Ultratune lanak irabazi du Gaztezulo Bideo Lehiaketa

Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.