Udako tailerrak

Baba-biltzen

Aurten Kizkitzara txangoa egitea proposatzen dizuegu, Igartubeiti inguruko paisaia, historia eta natura ezagutzeko asmoz.

Aurreko urteetan bezala aurten ere udalekuei eskainitako tailerrak antolatu ditugu. Ohiko tailerrez gain, aurten berritasun bat daukagu: Igartubeiti inguruko paisaia, historia eta natura ezagutzeko txangoa.

Iraupena:

1 ordu eta 30 minutu, tailerren kasuan, eta 4 ordutakoa  bi tailer konbinatu nahi izanez gero edo Kizkitzara txangoa hautatuz gero.

Datak:

Asteazkenetik ostiralera, goiz eta arratsaldez.
Uztailaren 6tik Abuztuaren 26ra.

Ordutegia:

10:00-14:00
16:00-19:00

Taldeak:

7 urtetik 15 urtera bitarteko gazteei zuzendutako tailerrak dira, tailerren kasuan gehienezko kopurua 55ekoa da, talde bat bitan egiten dugulako. Txangoaren kasuan ez legoke kopuru maximorik. Tailer edo txangoan monitoreen inplikazioa beharrezkoa da antolakuntza eta dinamiketan.

Tailer motak:

GYNKANAK: 

Saguzarra aurkitzen

Herri kirolak

JOLASAK:

Baratza lantzen

Mahai jokoen maratoia

ESKULANAK:

Dolarea eraikitzen
 
Hostoen tailerra

 
Txangoa:

Kizkitzako ermita eta basora txango arina izango da, bertako landare eta zuhaitzak ezagutu eta paisaiaren eraldaketari buruzko hausnarketa bat egitea da irteera honen helburua. Beharrezkoak dira kantinplora, oinetako egokiak eta eguraldiaren araberako arropa egokia, eta gomendagarria da hamaiketakoa.

Hizkuntzak:

Euskara, Gaztelania, Ingelera

Sarrera:

Doanik

Bazkaltzeko:

Igartubeitin bazkaria parkeko mahaietan egin daiteke.

baserria, natura, paisaia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude