[BUENO… ZU EZIN ZARA KEXATU]

[BUENO…ZU EZIN ZARA KEXATU]

(olerki hau errepikatua dago, antzekoak idatzi izan dira, berdin-berdinak guk geuk lehenago ere. Ziztatzen eta dinamitatzen ahalegintzen ari gara baina oraingoz Makina eta makinak gu baina boteretsuagoak dira. Zitalkeria berdina den artean, sortzen duen gorozkiak antza du. Garbitzeko pala izaten ahalegintzen gara.)

[BUENO… ZU EZIN ZARA KEXATU]

 

Ez nago zakurrek belardia

kakaztearen aurka

belardia Guardia Zibilaren

aurrean dagoena bada

 

[BUENO…ZU EZIN ZARA KEXATU]

Ezin zara, 628ko soldata 627koa baino altuagoa da

pixka bat es mucho

atzera goaz aurrera ez bagoaz

milesker kapitalaren think tank eta bozgorailuei

Ezin zara kexatu 366 euroko alokairua ordaintzen

interneterako koneksioa eta internet 19 euro

edozeri iraultza deitzen zaio

adibidez 20.000 euroko katxea izateari

Shakiraren gauza bera esateko kabreo aurpegiz

 

[BUENO…ZU EZIN ZARA KEXATU]

Oihu egin nahi dut 90 minututan

orkestrako musikariaren urtebeteko irabaziak eskuratzeko

errebeldiaren ozenez

gure dolarrak ere haienak hainbeste balio dezake

Ezin zara kexatu, hor dago prostituzioa,

beti izan zaitezke ertzaina, total gutxi gora-behera

urtebetean guk 90 minututan lapurtutakoa jasoko zenuke.

 

[BUENO…ZU EZIN ZARA KEXATU]

Sar zaitez irakaskuntzan eta bahitu jakintza

izan sumiso, mespretxatu eztabaida,

berezitu zaitez txikikerietan, begiratu sorbalda gainetik,

kolaboratu Unibertsitate zaharra merkatuaren zerbitzura jartzen,

ez jakin ezerri buruz, harro erakutsi zeure praxian:

jakintzaren tenplua hutsik dago

Eman ta zabal zazu ezjakintza mundura.

Zergatik egin tesi bat?

Egin behar delako.

Zergatik ezkondu?

Ezkondu behar delako.

Zergatik eraman gaur izar-horidunak trenean eta ez patatak?

Izar horien garaia delako.

Beste guztia tentelkeriak dira, erretxinen asuntuak:

M15, AHTaren aurkako asanblada eta enparauak.

Inporta duena da ezerk ez duela inporta

gure ekintzez ari garenean, elizara joateari utzi diogun

katoliko ultrapraktikanteak garela, askapenaren iruzurgileak.

 

[BUENO… ZU EZIN ZARA KEXATU]

Polizia beharrezkoa da, enpresariei ezin zaie presio fiskal

handiagorik egin bestela lanpostuak galduko ditugu,

denok izan nahi dugu futbolari, edo gure semea izan dadila,

edo gure alaba futbolari batekin ezkonduko dugu.

Nor dago Beti Alavés! banderola balkoian jartzearen aurka.

Nork ez du nahi kaiola bat bere berea, eskriturak eta guzti,

hiltzen denean jendeak esan dezan: kaiolaren hipoteka ordaindu zuen

bere-berea zen, ez zen beste batena bere egongelako kaiola.

 

Ez ditut eskuindarrak gorroto

ezkertiarren artean lezioak ematera

nahasten ez diren artean,

orduan nahiago dut belardira badoaz.

*

pamphletoa pdfn telekargatu 16 zu ezin zara pdf

inori espainolez interesatzen bazaio hemen pdfa 16 tu no puedes pdf

zeure herriko jaixetan ikusiko dugu elkar! plazan bertan
>derSchmähschriftFürDenKulturwiderstand<

[zuzeu.com [andreasetagudrun.wordpress.com/-blog [@andreas_gudrun-twitter [andreasetagudrun@gmail.com [zureAuzokoHorman [samizdatElebiduna [2011ko ekaina, Bilbo (Libia)// 219 Messidor 4 Quartidi, Bilbo

Andreas Baader & Gudrun Ensslin UMPS

andreas baader, andreas eta gudrun, angiolillo pamphletistInen, ezin zara kexatu, gudrun ensslin, umps

Andreas Bernd Baader (1943ko maiatzaren 6a) Alemaniako ezker muturreko Armada Gorriaren Fakzioaren (R.A.F.) sortzaileetakoa da, astia duenean margotzen du. UMPS Angiolillo PamphletistInen zelulako kide da. ||| Gudrun Ensslin (1940ko abuztuaren 15a) Alemaniako ezker muturreko Armada Gorriaren Fakzioaren (R.A.F.) sortzaileetakoa da. Hegelen ondorengoa da, biolina jotzen du idazteaz gainera. UMPS Angiolillo PamphletistInen zelulako kide da. ||| [zuzeu.com [g.ensslin&a.baader-blog [@andreas_gudrun-twitter [andreasetagudrun@gmail.com [zureAuzokoHorman [samizdatElebiduna

Zer duzu buruan “[BUENO… ZU EZIN ZARA KEXATU]”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude