U2ren kontzertua: espektakulu asko eta musika gutxi prentsan
U2Manuel Cuellarrek El Paisen egindako kronikak adibidez, Irlandako taldearen errepertoria errepasatzen du. Ia baloraziorik egin gabe pasatzen da espektakuluaren deskribapena egitera. Akats tekniko batek pantaila ez zuela ikusten uzten azpimarratzen du, bestela, azpititularrean “bordatu” egin zuela jartzen du.
Diario Vascoren kronikak Anoetan izan zen kontzertuaren espektakuluaren ideia indartzen du. Bertan irakurrita dakigu 45.000 lagun bildu zirela futbol zelaian eta 23 kantu jo zituztela Bono eta konpainiak. Eskenatokiak armiarma forma zuela, pantaila erraldoiak 50 metroko altuera eta eskenatokiak, guztira, 54 tonako pisua, zehazten zaigu.
Balorazioen atalean Ricardo Aldarondoren bloga topatu dugu. Mega-kontzertuen aurka, eskenatokia baxua zela eta lurretik ia ez zegoela taldea ikusterik aipatu du “U2 telebistan ikusteagatik 62 euro” izeneko postean.
Noticias de Gipuzkoan Sunday happy Sunday titulatu du kronika Juan G. Andresek. Hemen ere espektakulua, eskenatokia, Bono abeslariaren proklamak eta musika gutxi. Erantzunen atalean Markel delako batek inoiz Donostian izan den kontzerturik ederrena izan dela dio.
Zuri Osane, eta gainerakoei zer iruditu zitzaizuen kontzertua?
Ikuskizuna, berez, aparta izan zen. Nik ez dut egundaino halako garapen teknologikorik ikusi. Estetiko aparta bezain harrigarria iruditu zitzaidan, taldea bikain aritu zen eta Bono indartsu, jendea bero… Hala ere, ez nuen hainbeste gozatu, dena egin baitzitzaidan handiegi. Eta gero, Bonoren aipamen guztiak, globalegiak dizren, Desmod Tutu, Amnesty International eta horiek guztiak. Bonok ez zekien ez eta non zegoen. Gora Euskadi Askatuta! egiten zion dei jendeak, eta Gora! esaten genuen publikotik… Musikaz gozatzeko ez da behar hainbeste parafernaliarik. DisneyWorld moduko bat iza zen, musikara ekarria. Nire iritziz.