Epaimahai beldurgarrienean egon nahi?

18 eta 30 urte bitarteko neska-mutilek eman dezakete izena, eta haiek emango dute Film Labur Onenaren Gazte Saria. 150 lagunentzako tokia dago gazte epaimahaian. Neska-mutil gehiago parte hartzeko prest azalduz gero, zozketa eginen dute.Aurtengo zinema jaialdian, Aleister Crowley ilunari ziklo bat eskainiko diote -magia beltza eta antzekoak egiten zituen eta inspirazio iturri bilakatu da zenbait zinema zuzendarirentzat-, eta euskaraz apititulatutako zenbait film luze proiektatuko dituzte, hala nola, Deabruak hartua, Atea eta Banpiroak.

Beldurrezko eta Fantasiazko Zinema Astearen kartela

Irudia | Beldurrezko eta Fantasiazko Zinema Astearen kartela | Pedro Usabiaga | Creative Commons By SA

Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.