Txoria Portugalen pausatu da
Txoria Portugalen pausatu da –
Artzek idatzi eta Mikel Laboak musikatutako “Txoria Txori” kantua euskaldunon ereserki nagusienetako bat bihurtu da azken urteotan. Salvador Sobral portugesak berrirakurri du pianoan.
Askatasun ukatuari egindako abestia milaka lagunek kantatu zuen Baionako festen irekieran, orain egun gutxi. Eta Salvador Sobralek atzo, kantari portugesak berak bideo bidez sare sozialetan zabaldu duenez (azpian duzuena). “Amar Pelos Dois” kantu intimoarekin Eurovision irabazita egin zen ezagun Salvador Sobral 2017an, eta aurretik ere kantatua du “Txoria txori”; 2018ko Jazzaldian Donostiako Trinitate plazan, zuzenean.
Sobralen aurretik, Joan Baez, Kelly familia eta beste asko izan dira kantua berrirakurri duten artistak, nazioartean euskaldunon erakusgarri bihurtu baita egun “Txoria txori”.
Txoria Txori pic.twitter.com/Z2M8neyPpB
— Salvador Sobral (@salvador_sobral) July 31, 2022
Txoria Portugalen pausatu da