Txiotu kopla bat, #maitezaitut gaiarekin

978097756_1370997952

Zumaiako Bertso eskolak Txiotu kopla bat! lehiaketa antolatu du lehenbiziko aldiz, Baleikerekin elkarlanean. Manu Garate saria izango da, orain gutxi zendutako lagunaren omenez.

Zumaian herri mailan antolatzen den Bota bertso bat papereko lehiaketaren osagarria da. Gaia bera da, “maite zaitut”, eta berezitasuna da edonork har dezakeela parte, munduko edozein txokotatik.

Twitterren sareratu beharko dira koplak, bakoitza txio banatan, eta #maitezaitut traola edo etiketa jarri behar da amaieran. Koplak bi edo hiru puntukoak izan daitezke, eta neurri txikikoak edo handikoak, denak onartuko dira.

Parte hartzeko epe bat jarri da, abenduaren 25era bitartekoa, eta saria herriko lehiaketaren parekoa da: afaria 2 lagunentzat Talaipe jatetxean.

Saria urtarrilaren 3an jakinaraziko da, Zumaiako Alondegiko Oxford aretoan bertsolari gazteekin egingo den saioan.

Koplak jaso ahala baleike.com webgunean jarriko dira dira ikusgai.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude