Espainian erakutsi nahi ez duten Erregea

Franco eta Juan Carlos erregeaFrantziako Canal+ kateak emandako “Juan Carlos: errege baten gainbehera” izeneko dokumentala, ez duzu Espainiako telekateetan ikusiko.

Tximeleta efektua” izeneko saioak, dokumentala lantzen du berariaz, eta horietako bat kizan da Espainiako Erregeari eskainitakoa.

2007. urtean Baleareetan Marivent jauregian eginiko argazki zoriontsu batekin hasten da, monarkia zoragarri baten erakusgarri. Offeko ahotsak zioen espainiarren %90 erregetzaren aldekoa zela, demokrazia espainiarraren bermetzat hartzen zenarena, alegia. Baina hortik aurrerakoek gainbehera erakusten dute. Besteak beste, Franco eta bere jarduera eredugarri zaizkiola esanez ageri da Juan Carlos Espainiakoa.
(Dokumentala frantsesez dago, gaztelaniaz azpidatzirik).

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.