Twitterreko iragarkiak nola iristen dira gugana?

Nola iristen dira gugana twitterreko iragarkiak?

Dirudiena baino errazagaoa da twitterren iragarkiak sortzea, ads.twitter.com-era jo eta bertan gomendatutako pausuak jarraitu besterik ez da egin behar. Hala ere, ez du euskaraz iragartzeko aukerarik eskaintzen oraindik, ingelesez eta gaztelaniaz soilik sor baitaitezke “babestutako txioak”.

Iragarkia sortzeko prozesua nola den azaltzen duen bideoa kaleratu berri dute, eta horrek aukera ematen digu iragarkiek guganaino egiten duten bidea ezagutzeko. Izan ere, twitterren ez ditugu facebooken adina datu ematen, baina bertako iragarki bat ikusten dugunean ez da zoriaren ondorio, neurtutako segmentazio lan baten emaitza baizik.

Zein irizpide erabiltzen dira segmentaziorako?

Bideoan ikus daitekeenez, twitter ads-ek lau aukera eskaintzen ditu segmentazioa gauzatzeko, baina bi dira deigarrienak:

Batetik, txioetan idatzitako hitzen arabera erabiltzaileak segmentatzeko aukera eskaintzen du, adibidez “Euskal Herria” idatzi dutenei iragarki jakin bat bideratzeko. Bestetik,  telebista saio jakin batekin elkarreragiten duten erabiltzaileengana zuzentzeko aukera ere eskaintzen du. Horrez gain, bi kasuetan  irizpide geografikoa ere aintzat hartzen da.

Bitxikeria gisa, interakzio (edo elkarreragite) bakoitzeko  ordaintzeko prest dagoen gehienezko kopurua zehazteko eskatzen zaio iragarleari,  eta 1.10 eta 1.60 euro bitarteko kopurua ezartzea gomendatzen da. Zera esan nahi du horrek: babestutako txio bat bertxiotu, gogokotzat hartu edo erantzuteak eurotik gorako kostua eragin diezaiokeela iragarkia jarri nahi duenari.

Nola iristen dira gugana twitterreko iragarkiak?
Lander Arretxea

NIRE KONTRA ESANAK

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude