Ttakun txalaparta taldeak Senegalen ereingo du bere hazitxoa

Ttakun txalaparta taldeak Senegalen ereingo du bere hazitxoa –

Ttakun txalaparta taldeak Senegalen ereingo du bere hazitxoaArrasateko Ttakun txalaparta taldeko Antton Martinez Gorosmendik Ndank-Ndank elkarteak uda honetan Senegalen burutuko duen proiektuan parte hartuko du. Proiektuaren helburua, bizikidetza, kooperazioa eta kulturartekotasun programa bat burutzea da, Senegalgo Dionewar herrian. Aurtengo proiektua hezkuntzan oinarrituta egongo da eta horretarako 25 pertsona joango dira Senegalera kooperazio bitartez proiektua burutzera.

Ekimenaren ardatz bat kulturartekotasuna izanik, hori lantzeko kultur trukaketa bat egitea da helburua. Horretarako, Ttakun txalaparta taldeko Martinezek txalaparta bat eramango du Senegalera bertan txalapartaren oinarriak irakasteko.

Ikastaroa bukatutakoan txalaparta bertan geratuko da, senegaldarrek txalapartarekin “jolasean” jarrai dezaten. Senegaleko musikan perkusioak garrantzi handia du eta Martinezen asmoa litzateke fusio antzeko bat lortzea bertako instrumentuekin. Txalaparta han utzita ea zer ateratzen duten gure lagun senegaldarrek.

Ttakun txalaparta taldeak Senegalen ereingo du bere hazitxoa