"The New Daughter", Luiso Berdejo zuzendari donostiarraren eta Kevin Costnerren filma
Kevin Costner aktore estatubatuar ezagunak (The Bodyguard, Dances with Wolves, The Untouchables…) jokatzen du idazlearen rola. Ivana Baquero galiziarrak (El laberinto del Fauno) alabarena egiten du eta Gattlin Griffith (Angelina Jolieren semearen larruan ageri zen Changeling gogorrean) idazlearen semea da pelikulan.Hilaren 15ean iritsiko da filma Hego Euskal Herriko zinema aretoetan, baina aurretik, astelehenean, urriak 11, Sitgeseko zinema jaialdian pantailaratuko dute. Berdejoren lehen film luzea da. Aurretik, zenbait film labur egin ditu, hala nola, 40 bat sari eskuratu zituen Ya no puede caminar eta Sitgesen bertan saritu zuten For(r)rest in the De(s)sert.
Irudia | The New Daughter filmaren irudia | Ezezaguna | Creative Commons By SA