Terrorista bilatuenen zerrendatik libre geratzera

Luis Maria Zengotitabengoaren kasua izan da azkena. Belgikako Oostende hirian atxilotu zuten abuztuaren 21ean. Bere anaia atxilotu zuten operazioareikin lotzen zuten polizia iturriek: hau Lisboako aireportuan harrapatu zuten Obidosen ETAko bi kideri atzemandako etxearekin lotura zuelakoan. Han ETAk 1500 kilo lehergarri gordetzen zituen. Komunikabideek adierazi zutenez, Belgikan atxilotu zutenean, erakunde armatuaren “erreserbako talde” batean zegoen.

Espainiak Belgikari estradizioa eskatu zion eta atxilotuak jarritako errekurtsoak ukatu ostean (asilo politikoa ere eskatu zuen), entrega gauzatu egin zen. Urriaren 8az geroztik, 30.000 euroko fidantza ordaindu eta gero libre da.

Xabier Atristainen kasua

Egun kartzelan den arren, antzekotasunak ditu Zengotitabengoaren kasuak Atristainenarekin. Hau, Ibai Beobide atxilotu ostean bilatuenen zerrendan zegoen eta martxoaren 6an Biarritzeko aireportuan entregatu zen. Kartzelan hilabete bat eman ostean, Frantziak apirilean Espainiaren eskuetan utzi zuen, azken honek eskatutako euroaginduari ameto eginez.

Orduan jada, Atristain Imanol komando legaleko kidetzat jotzen zuten eta bere eskuetan lehergaiak izatea leporatzen zioten, baina libre utzi zuten abokatuak errekurtsoa jarri ondoren.

Duela bi aste burututako operazioan berriz atxilotu zuten Atristain eta kartzelan dago egun. Imanol komandoko kide izatea leporatzen diote berriz. Operazio berean Besance anaiak atxilotu zituzten. Bat aske da.

Bilatuena izateagatik kartzelara eta gero libre uzten dituztenen kasua

Irudia | Bilatuena izateagatik kartzelara eta gero libre uzten dituztenen kasua | Ezezaguna | Creative Commons By SA
atxiloketa, justizia, libre

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude