Kritika Zinematografikoa: “The Color Purple”

Kritika Zinematografikoa: “The Color Purple” –
Kritika Zinematografikoa: “The Color Purple”

Zuzendaria: Sam Blitz Bazawule
Urtea: 2023
Herrialdea: AEB

Kritika Zinematografikoa: “The Color Purple”-Klasiko bat berrinterpretatzearena-

XX. mendearen hasiera, sezesionismoak eragindako haustura eta zauri sakonetik ateratzen ari da AEBko hegoaldea. Giro nahasi horretan, emakume afroamerikar baten bizitza osoko borrokei buruzko coming-of-age film dramatiko-musikal estatubatuarra da THE COLOR PURPLE, Blitz Bazawulek zuzendua, izen bereko antzerki musikalean oinarritua eta, era berean, Alicia Walkerrek 1982an idatzitako izen bereko eleberrian errotua.

Garaiko Spielberg zuzendaria eta Quincy Jones ekoizlea elkartu ditu bigarren saiakera honek ere, filmaren beste erroetako bat den musikalaren ekoizle diren Scott Sanders eta Oprah Winfrey ezagunekin batera. Biribila biribiltzeko, azken hau Sofia protagonista izan zen 1985eko filman.

Premisa interesgarri batetik abiatuta, aski luzea eta arrakastatsua izan baitzen aurreko bertsio haren itzala, kantu eta dantza ikuskizun hutsala eta zaratatsu bilakatu du Blitz Bazawulek Pulitzer saria ere irabazi zuen bortxaketa eta arrazakeria kontakizun hau.

Musika-antzezpenak ikusgarriak dira, istorioa baikortasunez eta erronkaz beterik dago eta zinez ederra da pantailan aurkezten zaigun estetika. Baina, Bazawulek inoiz bideratzea lortuko ez duen tentsio nabaria -eta baita kontraesana ere- dira nagusi Celie protagonistaren esperientzia gordinen eta pantailan aurkezturiko tonu zein iruditegi ikusgarrien artean.

Kritika osorik irakurtzeko, sartu ZINEA atarian!

Kritika Zinematografikoa: “The Color Purple”

Kritika Zinematografikoa: “The Color Purple”

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude