Kritika Zinematografikoa: “Te estoy amando locamente”

Kritika Zinematografikoa: “Te estoy amando locamente” –
Kritika Zinematografikoa: "Te estoy amando locamente"

Zuzendaria: Alejandro Marin
Urtea: 2023
Herrialdea: Espainia

Kritika Zinematografikoa: "Te estoy amando locamente"-Ni ez naiz irudikatzen duzun hori-

La filla d ‘algú lan kolektiboan eta Maricón perdido telesailaren sorreran parte hartu ondoren, ustezko Trantsizio askatzailearen hastapenean, Sevillan (Andaluzia) girotu du Alejandro Marinek bere opera prima. Emaitza, komedia koralaren, drama familiarraren eta kontakizun historikoaren zertzeladak nahasten dituen proposamena da, aldarriaren eta ospakizunaren arteko hibridoa.

1977. urtea. Miguel (Omar Banana), Miguelito, adin nagusitasunera heltzeko zorian dago eta artista koplari izatearekin amets egiten du. Aldiz, bere ama Remediosek (Ana Wagener), Zuzenbide fakultatean izena-ematea espero du. Ikuskizunarekiko grinak ezagutzen ez duen mundu berri batera gerturatuko du gaztea: borborka eta, paradoxikoki, Elizaren baitan, bere lehen urratsak ematen ari den Andaluziako LGTB mugimendua.

Miguelitoren historia pertsonaletik, filmak 1976an sortu zen MHARen (Ekintza Iraultzailerako Mugimendu Homosexuala) balentriak berreskuratzen ditu. Artzapezpikutza Jauregian elkartzen hasi zen taldea, eta 1978ko ekainaren 25ean, Andaluziako sexu-askapenaren aldeko lehen manifestazioa deitu zuen, Ley sobre peligrosidad y rehabilitación social delakoa indargabetzearen aldekoa.

Gidoiak transmititzen duen amorrutik aktoreen ekarpen gizatiar eta berora (hori baita, zalantzarik gabe, filmaren alderdirik aipagarriena), pelikularen ezaugarri nagusia kontakizun argitsua dela da. Oso argitsua. Argitsuegia. Berreskuratu nahi den pasarte historiko horren alderdi gordinetik hanka-puntetan igarotzen dena.

Izan ere, errepresiorik latzenaren biktima izan dira beti arau normatiboen zurruna apurtzen dutenak, eta argi-ilunez beteriko borrokaren errelato horri ganoraz eutsi behar litzaiokeenaren ideia ez da makala. Hori da, akaso, zinema espainiarraren hutsunerik handiena, ezta? Gai arantzatsuenei heltzerako orduan, hurbilketa hutsean gelditzea.

Edonola ere, uste dut filmak helburua betetzen duela. Sakoneko film gogorra da, baina eskuragarria eta ulerterraza, hizkuntza narratibo erosoarekin eta xede komertzialarekin idatzitakoa. Marinek badaki maila horietan guztietan jokatu behar duela, eta oreka bilatzen du uneoro: dibertigarria da, asaldagarria, eta bere mezua ozena eta argia da: Faxismoaren aurrean, antolatu eta borrokatu. Beti.

(…)

Kritika osorik irakurtzeko, sartu ZINEA atarian!

Kritika Zinematografikoa: "Te estoy amando locamente"

Kritika Zinematografikoa: “Te estoy amando locamente”

Euskal pantailaren gunea