Surflekuak, masifikazioa eta diru publikoak

Surflekuak, masifikazioa eta diru publikoak –

Surflekuak, masifikazioa eta diru publikoak

Albiste potoloa eman dute, “gutxienez 10 milioi euro” kostako litzatekeen azpiegitura bati buruz. Surfa diru-iturri gisa ikusten dutenek, masifikazioaren arazoa konpondu nahi omen digute orain…

Merezi du gaiari serio heltzea. Izan ere, masifikazioa baldin bada olatu artifizialak eraikitzeko arrazoi edo aitzakia nagusia, ez dirudi bide onetik doazenik.

Nire liburuan hau aipatzen dut:
Initially, aquaculture presented itself as a solution to the depletion of wild fish populations. But far from reducing demand for wild salmon, as some had claimed, salmon farming actually fueled the international exploitation of and demand for wild salmon.” (“Eating animals“, Jonathan Safran Foer)

Hau da: akuikulturan arrainak “hazten” hasi zirenean, esaten zuten beharrezkoa zela arrain basatiak agortzen ari ginelako. Baina urteen joanarekin, ikusi da izokin basatiaren eskaera jaitsi beharrean, haren nazioarteko esplotazioa eta eskaera areagotu egin dituela arrain-hazkuntzak.

Oso bestelako eremu bateko adibidea jartzeko: “Hacer más carreteras provoca más tráfico, no menos“. (Hemen).

Se trata de una ley muy simple que lleva formulada décadas, que ha sido estudiada por investigadores de la movilidad con frecuencia, y que recibe diversos nombres: La Ley de Hierro de la Congestión, la Posición de Lewis–Mogridge, o la Triple Convergencia. Sea cual sea su denominación, su conclusión es la misma: si creas más carreteras, induces la demanda de forma artificial. Provocas más atascos“.

Ikerketek diotenez, errepide gehiago eraikitzeak, epe motzean konponbidea ekartzen duen arren, epe ertain-luzean arazoa areagotzen du, autoen eskaria handitzen duelako.

Hemen, beraz, sakoneko galdera da: azkenean, olatu artifizialek surflariak han-hemengo olatu natural eta artifizialetan banatzeko balioko dute, ala surflarien kopurua are gehiago handituko dute arazoa larriagotuz?… Badakigu erantzuna baina berdin zaigu?…

Beste kontu bat da azken hori: surfleku artifizialak nahi ditugun edo ez eta prezioa ordaintzeko prest ote gauden. (Ez sarrerako tiketa, baizik gero hondartzetan aurkitu dezakeguna…). Beste eztabaida bat da hori.

Enpresa pribatu batek surfleku artifizial bat eraikitzeko asmoa baldin badu, esan dezala argi: zerbitzu bat eskaini nahi duela hirian, surfa saldu, dirua egin. Eta arriskatu dezala bere dirua. Baina zertarako erabiltzen dute masifikazioaren argudioa? Ez ote da izango lur, baimen eta diru publikoak lortzeko eta zuritzeko?… Gai honetan, nola jokatu behar lukete erakunde publikoek?…

Surflekuak, masifikazioa eta diru publikoak

"SURFLARIA ETA PARADISUA" liburua argitaratu du.