Sukaldean: errezetak poltsikoan
Android sistema eragileetan eskuragarri dago Sukaldean aplikazioaren 2.0 bertsioa. Ehunka jakiren hamaika errezeta dauzkazu eskura: osagai guztiak eta adituek idatzitako argibideak.
Sukaldean gastronomiaz gozatzeko webgunearen garroa bada Androideko App-a, esan dezakegu, behar zuen pipermina erantsi diogula. Errezeta berriak gehitu dizkiogu Android Marketen eskuragarri dagoen aplikazioari. Irudi gehiago ere erantsi dira plateren itxura ikuusteko. Doakoa izaten segitzen du.
Erabiltzeko erraz-erraza da. Errezetak bilatzeko aukera daukaz edo jakiz-jaki aurkitu ditzakezu mahaira eraman nahi dituzunak. Behin gutizia aukeratutakoan osagaiak eskuratu eta errezeta jarraitzea faltako zaizu.
Mota guztietarako errezetak dauzka Sukaldean-ek, urtetan Hasier Etxeberria eta David de Jorge gastronomian amorratuek sortuak gehienak, eta baita denboran zehar Sukaldean-eko erabiltzaileek bidalitakoak ere.
Laster agertuko da iOS sistema eragilerako bertsioa. Funtzionalitate berriak ere martxan dauzkagu 2.0 bertsioa ahalik eta lasterren hobetzeko.
Sukaldean.com
Euskarazko errezeten web bilgune handiena da Sukaldean.com. Milaka dira bertan aurki ditzakezun errezetak. Hiztegia da webguneko atal erabilgarrienetakoa, elikagarien euskarazko hitzak beste hizkuntzetakoen alboan agertzen baitira. Ez zara berriz sukaldeko hitzen saldan itoko!
Facebook eta Twitterren jarrai dezakezu Sukaldean-en jarduna.