Azkunak ez ditu alkate frankisten koadroak kendu nahi

azk

Munduko alkate hoberena izendatutako Iñaki Azkuna Bilboko alkateak defenditu egin du alkate frankisten koadroak Bilboko udaletxean mantentzea. “Historia errespetatu egin behar da, molestatu arren”, argudiatu du.

EH Bilduren eskakizunari ezetz erantzun dio Azkunak, eta abertzaleen aurka egin du: “Orain sumintzen dira hauek 40 urtez manifestazioetan hiltzaileen koadroak erakutsi eta gero?”, “Niri eman nahi dizkidate demokrazia eskolak, Don Francisco Franco Bahamonteren garaian porrarekin jo eta komisaldegian egon zen honi? Horiek erakutsiko didate demokrazia? Ez dut ETAren alde egon direnen ikasgai demokratikorik onartuko”

Soilik epaile baten erabakiarekin kenduko ditu Areilza alkatearekin hasi eta Careaga falangistarekin amaitu ziren bederatzi alkate falangisten irudiak. Espainiako Memoria Historikoaren legea ez du laket. Aldiz, bi konpartsen txosnak kendu zituen presoen aurpegiak erakusteagatik.

Ez da lehenbiziko aldia

Azkunak Garellano armada frankistaren 125. urteurrena ospatu zuen, haien bilbotartasuna goretsiz. Bilboko erdi-erdian, Moyua plazan, arrano frankista erraldoi batek apaintzen du Espainiako Ogasunaren eraikina. Azkunaren izaera propio horrek dena libre duen gizona bihurtu du alkatea. Zer pentsatuko dute alderdikideek? Azkunaren azken legealdia izango da.

Azkuna, Bilbo, frankismoa, historia, oroimena

6 pentsamendu “Azkunak ez ditu alkate frankisten koadroak kendu nahi”-ri buruz

  • Amonamantangorri 2014-02-13 20:23

    Ba, sinets iezadazue, ni ez naiz batere Azkunista. Hala ere, aspalditik pentsatzen hasia naiz ez ote den pixka bat kontraesankorra iragan frankistaren arrasto guzti-guztiak ezabatzea, zergatik eta “memoriaren” izenean, sistemaz eta salbuespenik gabe, Madrilen onartutako lege txapuzero bat aplikatuz.

  • Ez da batere kontraesankorra, arrasto frankista guztiak ezabatu eta euren ordez leku jakin batzuetan frankismoa ongi azalduko duen eta biktimak modu duin batean gogoratuko dituen elementuez ordezkatzen badituzu. Memoria hori da, ez ezabaketa simple bat, zuk planteatzen duzun bezela.

    • Amonamantangorri 2014-02-13 21:50

      Klaro, ni ere larunbatero noa museora senide eta lagunekin arratsalde pasan, herri honetan jende gehiena bezala.
      .
      Frankismoaren arrastoak jendearen begi bistan daude kalean, eta lege horrek dio ezabatu egin behar direla, ez dio beste ezer. Ez dago salbuespenik, administrazioei ez zaio erabakimenik uzten beste zerbait egiteko. Adibidez, Conde de Rodezno nor zen eta zer egin zuen esplikatzea frankismoak Iruñean eraikitako plazan. Beste elementuekin ordezkatzeaz ez du ezer agintzen. Soilik dio kendu egin behar direla.
      .
      Eta ez diot nahitaez erretratu horiek bertan mantendu behar direnik. Beharbada zuzena litzateke kentzea. Hori erabakitzeko debate lasaixeagoa behar genuke, baina uste dut gehiegi eskatzea dela.

  • “Historia errespetatu egin behar da, molestatu arren”,
    Múnich 1962, Isildu egia dokumentalaren emanaldia eta euskal estrategiaren inguruko solasaldia.

    MARTXOAK 10, 19:30
    BITERI KULTUR ETXEA
    HERNANI

    MARTXOAK 13, 19:00
    PLENO ARETOA
    TOLOSA

    MARTXOAK 27, 19:00
    KULTUR ETXEA
    IGORRE

  • Iban Tustan 2014-02-14 10:42

    EHBildu, eta batez ere Sortu, ez dago ez inori lezioak emateko moduan. Egia.
    Baina Azcuna filofrankista hutsa da. Españolista amorratua, neocon hutsa eta ahoberoa. EAJren arima españolaren adierazlerik harroenetakoa.
    Jar ditzala Hitler eta konpainiaren erretratuak, naziak hainbeste miresten zituzten falangista horien irudien ondoan.
    Historiaren izenean.

  • Noski, bere koadroa kendu beharko luke eta!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude