Sexologiaz hizketan
Sexologiaz hizketan
Sexologiaz hizketan Manuel Lanas Lecuonarekin liburua argitaratu berri dugula eta, azaroaren 22an, 18:30etan Donostiako Parte Zaharreko Udal Liburutegiko sotoan burutzekoak garen aurkezpenerako gonbita luzatu nahi dizue Utriusque Vasconiae argitaletxeak.
Aurkezpen honetan, Manuel Lanas Lecuona elkarrizketatuaz eta Ibai Iztueta elkarrizketatzaileaz gain, Javier Gómez Zapian psikologo eta unibertsitate irakaslea eta Xabier Oñatibia psikiatra eta psikoanalista ere izango ditugu. Berez, euskaraz aritzekoak gara, Javier Gómez Zapiainen kasuan izan ezik.
Sexologiaz hizketan Manuel Lanas Lecuonarekin liburua izenburuan bertan aipatzen den Manuel Lanas sexologoarekin bere ogibideaz eta ogibide honi dagozkienei buruzko bere iritziei buruz izandako elkarrizketa sorta baten emaitza da.
Sexologiari dagokionez, Manuel Lanas bada norbait: alde batetik, 30 urte baino gehiagoz da aritua terapia lanean , Donostiako bere kontsultan; hainbeste denbora eta gero, ziurrenik bera izango da arlo honetan Euskal Herrian kasuistikarik ugariena tratatu duen profesionaletako bat. Bestalde, eremu teorikoan ere aintzakotzat hartzeko ekarpenak egina da: nolabait ere, terapiarako orduan, eta esperientziak hala erakutsita, nagusi den ikuspegi klinikalistaren aurka, terapia modu konprentsibo, antropologiko baten alde egin du.
Hor duzue, beraz, proposamena!