Sexologia eta kultura Donostian
Sexologia eta kultura Donostian
Sexologiak eta kulturak hitzordua dute hurrengo asteburuan Donostian
…
- Azaroak 18 eta 19an, aditu ezberdinek kultura, sexualitateak eta sexuen arteko harremanen arteko elkarreraginak zein diren eztabaidatuko dute Gipuzkoako hiriburuan.
- Pere Estupinyá biokimiko eta dibulgatzaile zientifikoaren, edo Valérie Tasso sexologo eta idazlearen mailako hizlariak izango dira bertan.
Sexologia eta kultura Donostian
Sexologia eta kultura. Bi kontzeptu hauek abiapuntutzat hartuta, AEPSek (Asociación Estatal de Profesionales de la Sexologia) bere XVI. urteroko jardunaldiak antolatuko ditu, Donostiako Olaraingo areto nagusian azaroaren 18 eta 19an ospatuko direnak. Sexologia eta kultura XXI. mendean: elkarreraginak, loturak eta sinergiak titulupean, Donostia 2016 (DSS2016), Europako Kultur Hiriburuaren proposamen kulturalari gehitzen zaio. Helburu nagusia hurrengo galderari erantzutea izango da: zein dira sexologiaren erronka nagusiak XXI. mendeko kulturan?
Honetarako, jardunaldi hauek arlo anitzetako profesional, irakasle eta ikasleak bilduko ditu. Hala nola: sexologia, antropologia, psikologia, soziologia, hezkuntza, berdintasun teknikoak eta eragile eta programatzaile kulturalak. Besteak beste, Pere Estupinyá biokimiko eta zientzia dibulgatzailea (La2eko “El Cazador de Cerebros” telebista programaren aurkezlea), Valérie Tasso sexologoa eta idazlea (hedabide ezberdinetako solaskide eta “Diario de una Ninfómana” liburuaren idazlea), Jorge de los Santos artista eta filosofoa (“Para todos La2” telebista programako kolaboratzailea), Enrique Gil Calvo Madrilgo Unibertsitate Complutenseko Soziologia katedraduna (beste titulu batzuen artean “La Mujer Cuarteada” edo “Máscaras Masculinas” liburuen egilea), edota Jose Ramón Landarroitajauregi (zientzi sexologikoko teorikoa, Sexologia masterretako irakaslea eta “Nociones de Sexosofía Antigua” moduko izen handiko liburuen idazlea) bezalako figurak izango ditugu gurean.
AEPSeko lehendakari den Ester Pérez Opik baieztatzen duen moduan, “modu honetako jardunaldiak garrantzitsuak dira jendea kulturak, garen gizon eta emakume moduan bizitzeko moduan duen eraginaz hausnar dezan laguntzeko”.
Joserra Landarroitajauregi sexologo eta idazleak, eta jardunaldi hauetako hizlariak dioen moduan, “jakintza sexologiako ikasi eta demokratizatu egin behar da. Sexuen inguruko ezagutza nahiko dugu gizarteak aberastasun honetaz onura atera dezan”
Hitz egiten ez den fenomeno batean fokua jarri
Giza erlazio guztiak- gizon eta emakume izatearen baldintza barne- bizi garen kulturak eragina gertatzen da. Guztiongatik ezaguna da gizon eta emakume izatearen baldintzaren atal handi bat bakoitzaren kulturarekin elkarreragin zuzenean dagoela. Sexologiaren ezagutza eta ikerketa dira, XXI. mendeko kulturak eragiten dituen kinka eta gatazka ezberdinak ebazteko oinarri sendoenak eskaini ditzaketen oinarriak.
AEPSek bere sorreratik, 1993. urtetik aurrera, bi urtez behin antolatzen ditu aurtengoaren gisako jardunaldiak. Azkenekoak, 2012an Gasteizen “Diskurtsoak, ereduak eta ikuspegiak esku-hartze sexologikoan” tituludunak, eta 2014an Iruñan “Sexuaren indarkeriak ala sexuaren gaineko indarkeriak?” tituludunak izan dira. Oraingo jardunaldi hauetan lortu nahi dena gure kulturan gizon eta emakumeen ezberdintasun eta aniztasunak, beraien arteko harremanak, elkartzeak eta banatzeak, gorputz eta desioak bizitzeko modu ezberdinak bezalako gaien trataerari buruzko hausnartzeko ekarpena emango digun ikuspuntua eskaintzea da.
Sexologia
AEPS (Asociación Estatal de Profesionales de la Sexologia)
Inskripzioak: AEPS – Pilar Rodriguez
Tlf: 983 390 892 / Fax: 983 217 565 / E-maila: pilareps@aeps.es