Game Of Thrones: Negua badator

Game Of Thrones: Negua badator

Negua badator eta Stark familiak horrenbeste aldiz errepikatu duen moduan, hobe prest egotea. HBO telebista katea erregea da suspensea sortzen, eta Game of Thrones sagaren seigarren denboraldia hoztu aurretik, zazpigarrena errodatzen hasi dira. Dagoeneko jakingo duzuenez, aukeratutako eszenatoki berrien artean Euskal Herriko kostaldea dago, Zumaiako Itzurun hondartza, tartean.

Nolatan amaitzen du milioika zale dituen mundu mailako telesail jarraitu eta sarituenetako batek Euskal Herriko txokoetan errodatzen? Zumaian, harrituta daude oraindik. Itzurun hondartzan sekulako ikusmina sortu da; antza, itsasertzetik Khaleesi bere hiru dragoi eta dothrakiz betetako milaka itsasontziekin agertuko da.

gaztezulo_game_of_thrones_zumaiaHBO telebista kate estatubatuar prestigiotsuak 2011. urtean eraman zuen pantaila txikira George R. R. Martin idazleak sortutako liburu saga. Erdi Aro kutsua duen istorio odoltsu eta krudelak aztoramen handia sortu du orduz geroztik; telesailak ospe handia hartu du, besteak beste, protagonistak diren pertsonaiak gupidarik gabe zigortu eta akatzen dituztelako. Fantasia eta mitologia istorioaren bigarren plano batean utzita, politikak, botere lehiak, sexuak eta indarkeriak hartzen du erabateko protagonismoa; Zazpi Erreinuetako Burnizko Tronua bereganatzeko borroka zikin eta korapilatsua etengabe nahasten doa, onak ziruditenak gaizto bilakatuz, eta alderantziz. Pertsonaietako bat faborito bilakatzea arriskutsua da zaleentzat, heriotzarik ikaragarrienaren protagonista berria izan daitekeelako.

Jon Iraola Zumaiako kultur zinegotzia HBOren eta udalaren arteko harremanak kudeatzeaz arduratzen ari da eta bere esanetan, sorpresa izugarria eraman zuten katearen deia jaso zutenean: “Bertigo puntu bat sentitu genuen HBO bezalako ekoiztetxe baten deia jasotzean, eta segituan loteria tokatu balitzaigu bezala sentitu ginen. Zuzenean alkatearekin biltzeko eskatu zuten, eta lehen egun horietan, erabateko sekretupean eduki zuten. Alkateak aurrera egiteko baimena eman zienetik hona, dena egin dute oso zuzen eta zorrotz”. Hilabeteko elkarrizketen ondoren jarri zuten errodatzeak egiteko egutegia, eta hondartza erabiltzeko baimen guztiak eskatzen hasi zen AEBetako katea. “Oso profesionalak dira; ez dute pauso bakarra ematen beharreko baimen eta paperak bete gabe”.

[…]

ERREPORTAJEA OSORIK: GAZTEZULO.EUS

Game Of Thrones: Negua badator

Game Of Thrones: Negua badator
erreportajea, Game of thrones, Gaztea, Gaztezulo, hbo, Itzurun, telebista, telesailak, Zumaia

Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.

Zer duzu buruan “Game Of Thrones: Negua badator”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude