Sexismo basatia Kulturan

Sexismo basatia Kulturan –

Sexismo basatia KulturanGaitasun berdina dute, lizentziatu kopuru handiagoa dago eta nota hobeak ateratzen dituzte, baina errealitatean ikusezinak dira. Emakumeak dira.

 

Abenduan Gara egunkariak egindako elkarrizketa batean, Montehermoso Kulturgunearen inguruko hausnarketa egiten du Arakisek. Beste gauza batzuen artean, Kultura gizarteko beste hainbat arlo bezain garrantzitsua dela azpimarratzen du. Arakisen hitzetan, “Kultura funtsezkoa ez dela pentsatzeari utzi behar diogu. Ondarea, artea eta kultura,  hezkuntza eta osasuna bezain funtsezkoak dira”. Ildo honetatik, kulturan emakumeen presentzia bultzatu izanaz harro agertzen da,  “gaitasun berdina izanik, emakumeak emakume izate hutsagatik alboratzen dituztelako, eta Montehermosoko programazioan hori ez gertatzea” bermatu dutelako.

Egoera honi aurre egiteko moduaren inguruan hausnarketa ere egiten du, eta “hori, gaur egun, kuotak ezarriz bakarrik lor daitekeela ” gaineratzen du. Estrukturaren baitan “sexismo basatia” dagoela azpimarratzen du, eta  urte luzez arlo horretan lanean diharduenaren ziurtasunaz,  “emakume lizentziatu gehiago dago eta nota hobeak dituzte, aldiz, kultur programazioetan %20ko presentzia bakarrik” dutela salatzen du, errealitatea “lotsagarria” dela gaineratuz.

“EAEn berdintasuna bermatzeko lege bi daude (2005ekoa eta 2007koa).

Hari berari tiratuz eta enpresa pribatuei dagokionez, Women in the Literary Arts elkarteak, 2010. urtean, emakumeek literatura eta pentsamenduaren arloan izan duten presentzia zenbatu du. Datuak esanguratsuak dira, izan ere, kategoria guztietan eta aztertutako aldizkari guztietan (Atlantic, London Review of books. Granta, The New York Review of books, Times Literary Supplement, Harper’s…) gizonezkoen portzentaia emakumezkoena baino askoz handiagoa da, emakumeena %16 inguruan dagoelarik  (http://vidaweb.org/the-count-2010#).

Duela aste batzuk Laura Freixas idazleak prentsa artikulu batean, jaso dituen beste hainbat datu aipatzen zituen, hona hemen horietako batzuk;  Erresuma Batuko egunkarietako artikuluetako %78 gizonek idatzi dituzte (The Guardian, 11-12-4); 2000 eta 2006 urte bitartean Espainian ekoiztutako filme guztietatik, emakumeek zuzendutakoak %7 bakarrik izan ziren; Que leer aldizkariko azken 12 aleetako azalean gizonen argazkiak zeuden; tirada handiena duten estatu espainoleko 3 egunkarietako gehigarriak sinatzen dituzten 44 kritikarien artean 7 bakarrik dira emakumeak (%16), eta museo publikoetan antolatutako erakusketetako artisten artean ere emakume artistak %16 inguru bakarrik dira. (http://blogs.elpais.com/mujeres/2011/12/el-escaso-poder-de-las-mujeres-en-la-cultura-sexo-arte.html#more)

Euskal herriko kultur produkzioarekin gertatzen dena aztertzeko datuak alderatu beharko genituzke eta horretarako kultur aldizkarietako azalak, iritzi emale eta kritikari kopuruak eta beste hamaika datu alderatu beharko liratezke.

Baina portzentaiak antzerakoak edo okerragoak direla esatera ausartuko nintzateke.  Albistari digital honen aurreko argitalpen batean etbk abenduan emititu dituen euskal herrian egindako (eta diru publikoz lagundutako) filmeen adibide bat daukagu. 6 film horietako zerrendetan lehen lau izenen artean azaltzen diren pertsonetatik bakarra da emakumea. Kasu honetan,  portzentaia, % 4,1ekoa da, beraz.

Sexismo basatia Kulturan

Zer duzu buruan “Sexismo basatia Kulturan”-ri buruz

  • Kaixo, Guztiz adoz nago. Portzentaiak askoz ere okerragoak direla uste dut nik ere. Agur bero bat kiss kiis bang bang Arakis