Sautrela 447: Jon Ariza de Miguel, futbola literaturan eta Emon biar yako
Sautrela 447: Jon Ariza de Miguel, futbola literaturan eta Emon biar yako
Aste honetako Sautrelan idazle berri baten bisita izango dugu. Jon Ariza de Miguel portugaletetarrak bere lehen eleberria kaleratu du, Ohe hotzak. Istorioko pertsonaiek denboran izoztutako adiskidantza berreskuratzea nahi dute. Alde baikorretik behatu beharrean baina, adiskidantzaren alderik garratzena landu du Ariza de Miguelek. Gertakariak eta deskribapenak maila apalagoan utzita, pertsonaiaren burutazioek hartzen dute narrazioaren pultsua.
Erreportajean ustez oso apartekoak diren bi mundu lotuko ditugu, futbola eta literatura. Futbolak kritika intelektualari mesfidantza sor diezaiokeen arren, zinez mardula da futbolari buruz idatzi duten idazleen zerrenda. Umberto Eco, Vladimir Nabokovo edo Eduardo Galeano dira izenetako batzuk. Euskal letretan ere baditugu hainbat adibide, eta horiek guztiak aletuko ditugu Lutxo Egia eta Ander Izagirre idazleekin.
Juan Luis Zabalak Iñigo Aranbarriren lehen nobela ekarriko digu gogora, Emon biar yako eleberria. 60ko hamarkadan girotutako kontakizuna da, editore eta inprimatzaile baten gorabeherak ardatz dituena. Liburua irakurri ahala, irakurlearen inplikazioa bilatzen du kontakizunak.
Hau guztia, ohiko bezala, larunbatean, 15:00etatik aurrera izango da ikusgai ETB1en.
Saioa osorik ikusteko klikatu hemen