Juanjo Elordi (Somuga): “Animazioa, Euskal Herrian, freelancen mundua da”

Juanjo Elordi (Somuga): “Animazioa, Euskal Herrian, freelancen mundua da”

Maialen Goñi kazetariak Juanjo Elordi zinemagilea elkarrizketatu du Zinea.eus atarian.

Juanjo Elordi (Somuga): “Animazioa, Euskal Herrian, freelancen mundua da”

Juanjo Elordi (Markina-Xemein, 1970) Somuga ekoizpen etxeko zuzendaria da. Animazioan dihardute, eta ekoitzitako lan arrakastatsuenen artean dira Gartxot, konkista aitzineko konkista (2011) eta Yoko eta lagunak (2015), nazioarteko hainbat jaialditan saritutako lanak biak. Ekoizpen etxearen Andoaingo egoitzan izan gara, Euskal Herriko animazioaren egoeraz eta beste hainbat gaiez hizketan.

“Gaur egun, estudioek ezin diote proiektu propioen bidez talde handi bati eutsi, eta horregatik, animazioa freelancen mundua da gurean”, azaldu digu Elordik. Haien taldea, ostera, handia da (30 bat lagun izango dira, Euskal Herriko animaziozko ekoizpen etxe handiena da), eta bi txandatan egiten dute lan, goizetik gauera. Proiektuak hasieratik amaierara egiteko gaitasuna dute, nahiz eta, euren buruari jartzen dieten muga altua tarteko, normalean, bi ala hiru ekoizpen etxeren artean banatzen duten.

“Gure erronka nagusia proiektuak kanpoan saltzea da, izan ere, gauzak ondo egin badira, oso lan garestiak dira, eta atzerrian ere mugitu behar dira”, gaineratu du.

.

Bideoan bildu dizkizuegu elkarrizketan esandakoen artean, garrantzitsuenak.

Juanjo Elordi (Somuga): “Animazioa, Euskal Herrian, freelancen mundua da”

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.