Sautrela 432: Imanol Murua Uria, Martin Larralde (2) eta Sargori

Sautrela 432: Imanol Murua Uria, Martin Larralde (2) eta Sargori

Aste honetako Sautrelara Imanol Murua Uria kazetaria etorriko zaigu bisitan. Ekarri armak, ETAren jardun armatuaren bukaerari buruzko kronika izango dugu hizpide. Hasi 2007ko su-etenetik eta 2011ko urriko behin-betiko su-etenera arte, erakundearen baitan gertatutakoak eta behin-betiko erabakia hartzera bultzatu zuten faktoreak ikertzen ditu Murua Uriak. Hainbat aurrekariren errepasoa abiatuta, etakide ohiekin zein hainbat politikarirekin izandako elkarrizketa eta dokumentuz baliatu da kazetaria ikerketa hornitzeko.

Erreportajeak aurreko zapatuan hasitakoari segituko dio. Martin Larralde Bordaxuri zena ardatz hartuta, hark utzitako ondare literario eta musikala izango du aztergai. Aurrekoan Hazparneko karrika eta Elizaberri auzotik igaro baginen, zapatu honetan Senperen eta Gasteizen izango gara Pantxoa, Peio eta Ruper Ordorikarekin batera. Bigarren atal honek itxiko du Martin Larralderi buruzko serie labur hau.

Juan Luis Zabalak Pello Lizarralderen Sargori ipuin liburua ekarriko digu. Udarako beroaldietan girotutako kontakizunak oinarri direla, 10 ipuinez osatutako liburua da Sargori. Elkar etxeak argitaratu zuen 1994an.

Hau guztia, ohiko legez, larunbatean izango dugu ikusgai, 15.00etatik aurrera, ETB1en.

Imanol Murua

Saioa osorik ikusteko klikatu hemen
Sautrela 432: Imanol Murua Uria, Martin Larralde (2) eta Sargori
euskal telebista, Hasier Etxeberria, literatura, Sautrela

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude