Direnak ETA ez direnak

Direnak ETA ez direnak

Egunkariak irakurtzea gustoko dut. Euskal Herrikoak eta atzerritarrak; dakizkidan hizkuntzak ahalbidetzen dizkidatenak gutxienez. Batzuetan artikulu interesgarriak daude, bestetan ez horrenbeste. Prentsaren independentzia eta kalitatea  finantziazio iturriei eta heldu nahi den kontsumitzailearen proportzionala (ez dakit linealki ala logaritmikoki) da. Baina tira, hori beste kontu bat da.

Direnak ETA ez direnakEspaniar egunkari batean, txontxongilolarien kasuaren harira, honako artikulua irakurri det “21 cosas que son ETA“. Lehen paragrafoan aipaturikogatik ez nuen pentsaera ofiziala ez den beste ezer espero. Laburbilduz, artikuluak, politikariek (ezker zein eskuin) erakunde/mugimendu ezberdinak ETA-rekin lotzeko saiakerak aipatzen zituen (marion-eta-k, aborto eskubidearen mugimendua, Leopoldo Lopez, Garzon…).

Ez litzateke artikulu hutsal bat gehiago besterik izango, baldin eta horrelako konparaketekin, Dena ETA da teoria ezereziko ez bai lute. ETA-rekin egiten den erabilera politikoa salatzeko adibide anekdotikoak besterik ez dituzte erabili; bazuten Egunkaria, Egin, AEK, Ateak Ireki, Jarrai-Haika, Segi, Askapena eta gainerako auziak aipatzea (21 adibideko baino zerrenda luzeagoa lukete).

Ez da harritzekoa, ez eta ezustekoa Espainiako komunikabide hegemonikoek, kontestu honetan, kasu hauek ez aipatzea. Dena ETA da teoriaz trufatzen dira kalterik sortu ez duten kasuekin, kalte ugari sortu dituztenak ezkutatuz. Batzuetan irrigarri eta bestetan eskandalagarri iruditzen zaie honakoa edo halakoa ETA dela esatea; hots, Espainiako mugimendu/erakundeak ETA-rekin lotzeko saiakerak bakarrik, txintik ez dute esango (gutxi batzuek izan ezik) gauza bera Euskal Herrian gertatzean. Burugabea iruditzen zaie Dena ETA da Espainiarako, ez ordea Euskal Herrirako.

Azken finean erakunde armatua eta gainerako erakunde abertzale kultural, komunikatibo eta politikoak zaku berean sartzeak zenbait helburu bilatzen ditu:  beldurra zabaldu, abertzaletasuna kaltetu zuzenki (atxiloketa, ilegalizazio…) zein zeharka (ardatza espainian jarrita duen iritzi publikoa manipulatu eta abertzaletasuna desitxuratuz) eta errepresio politika eta estrategiak justifikatzea.

Orain estrategia eta politika horiek Espainia osora zabaltzen hasi dira. Iruditzen zait, urteetan zehar Euskal Herria laborategi politiko-errepresibo bat izan dela, non gizartea kontrolatzeko eta zigortzeko erak ikertu dituzten, gerora eskala handiagoan aplikatzeko.

Direnak ETA ez direnak