Sautrela 422: Jasone Osoro, autoekoiztutako literatura eta Garoa

 

Jasone Osoro bueltan izango dugu lan berri batekin: 12etan bermuta liburuarekin. Kontatzen denaz aparte, beharbada, kontatzeko modua da liburu honek duen gauzarik finenetakoa. Osororen Mikro-narrazioak mosaiko bat osatzen doaz apurka-apurka, harik eta bukaerara iritsitakoan istorioaren puzzle osoa begien aurrean agertzen zaigun arte. Edukiari dagokionez, Berta eta bere bizitzaren bilakaera gordina segituko du irakurleak. Errutinari, bizitzari, bere ama propioari… inguratzen duen orori tu egiten dio Bertak.

Erreportajean, autoekoiztutako literatura hausnartuko dugu. Frankfurtekoa bezalako azoka sonatuetan gero eta toki gehiago du autoekoizpenak. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan ere badu bere txokoa. Azken Euskadi Literatura Sariek ere utzi digute albisterik: Yolanda Arrietak Argiaren alaba lanarekin irabazi du haur eta gazteen saria, autoekoitzitako lan batekin. Norberak bere liburua argitaratzea ote da literaturaren joera berria? Fernando Morillo idazleak, Unai Ormaetxea idazle autoekoizleak eta Joseba Berriotxoa argitaratzaileak joera honi buruz hausnartuko dute.

Azkenik, Beñat Sarasolak, gure literaturako eleberri klasiko bat ekarriko digu: Txomin Agirreren Garoa. 1912an argitaratutako eta Oñatiko baserritarren artean girotutako eleberria.

Hau guztia, ohiko legez, larunbatean izango dugu ikusgai, 15.00etatik aurrera, ETB1en.

Sautrela 422: Jasone Osoro, autoekoiztutako literatura eta Garoa

Ikusi saioa osorik hemen

Sautrela 422: Jasone Osoro, autoekoiztutako literatura eta Garoa