Sautrela 418: Bea Salaberri, liburutegien etorkizuna eta Kcappo. Tempo di tremolo
Aste honetako saioan, idazle berri bat ezagutuko dugu: Bea Salaberri. Baionak ez daki izeneko liburua argitaratu berri du. Izenburuari erreferentzia eginda, baina, zer ez daki Baionak? Salaberriren opera prima da honakoa, eta Baionako ipuin zein istorio txikiz osatutako liburu fina ekarriko digu.
Erreportajean, liburutegiak izango ditugu mintzagai. Ezagun da liburutegi publikoak izan direla literaturzaletasunaren transmisore funtsezkoenetakoak. Alabaina, iraultza digitalarekin, ze paper jokatuko dute aurrerantzean liburutegiek? Balio izango ote du orain arte egin dutena, ala funtzioz aldatu beharko dute?
Azkenik, Beñat Sarasolak Pako Aristiren estreinako liburua gogoratuko digu: Kcappo. Tempo di tremolo. Hogeitabi urte eskasekin argitaratua, garaian arrakasta nabarmena izan zuen gerora trilogia baten lehen alea izango zen hark.
Ohiko legez, larunbatean izango dugu ikusgai, 15.00etatik aurrera, ETB1en.
Ikusi saioa osorik hemen