Bizitza basa da

“Ugaztunen izatea irudikatzen duen ezohiko irudi dramatikoa” da, London-eko Natural History Museum-en ustez, lanbidez larrialdietarako mediku den Don Gutoskik Kanadako Wapusk National Park-en egin zuen argazkia. Berau hautatu dute Wildlife Photographer of the Year argazki lehiaketako garaile, ez bakarrik Ugaztunen Atalean; Sari Nagusia erdietsi du.

Museoak urtero-urtero antolatzen du naturari (eta bizitza basatiari) buruzko argazki lehiaketa, makina bat atal kontutan hartuta. Hauxe da argazki saritua:

Bizitza basa da

Bi azeriren artekoa

«Urrutitik, Don-ek ikusi zuen azeri gorria zerbaiten peskizan zebilela elurretan. Hurreratu zenean ohartu zen, ehizaki zuena beste azeri bat zela, jada hilotz zen azeri artikoa. Bertan gelditu zen hiru orduz geldi-geldi, zero azpitik 30 graduko tenperatura bazegoen ere, harik eta azeri gorriak, guztiz aseturik, zabalik zen gorpu hustua jaso eta tatarrez eraman zuen arte, aurreragorako nonbait gorde nahian edo.

Kanadiar tundran, eta berotze globalak eraginda, iparralderantz jo dute azeri gorriak, bizilekua handituz. Horrek kide txiki dituzten azeri artikoen eremura hurbiltzen ditu. Azken hauentzako, azeri gorriak ez dira bazka lortzeko lehiakide nagusiak bakarrik, baita duten predatzaile nagusia ere. 

Orain arte, kontuak kontu, azeri gorri gutxi ikusi izan dira azeri artikoak ehizatzen, baina egoerak eraginda, bi ugaztunen arteko talkek ugaritzeko arriskua dute».

.

Beste hamaika argazki saritu:

Bizitza basa da

HEGAZTIAK

Amir Ben-Dov israeldar negozio gizonak erdietsi du saria. “Hiruren konpainia” izeneko argazkian (Beit Semesh, Israel) hiru zapelatz dira protagonistak; azal iluneko arra eta bi eme.

.

.

Bizitza basa daANFIBIO ETA NARRAZTIAK

Edwin Giesberg (Gelderland, Herbehereak) argazkilari profesionala da “Natura hila” argazkiaren egilea. “Uhandreak atsedenaldi bat egiten du udaberri hasierako ur hotzetan”.

.

.

Bizitza basa da

ORNOGABEAK

“Tximeleta kristalean” deitzen da Ugo Mellone italiarraren argazkia (Salento, Italia). Basamortu zalea den argazkilaria Andaluzian da egun lanean. Argazki saritua, ordea, jaioterritik gertu egin zuen, haitzetako gatz zuriaren artean zerbait laranja aurkitzean.

.

.

Bizitza basa da

LANDARERIA

Hogei urtez paisaia argazkilari profesionala izan den Georg Popp-ek Cuenca Atchafalaya arroan (Luisiana, AEB) egin zuen “Zingiraren bihotza” deitu duen argazkia. “Altzifre basoak sekula ikusi ditudan tokirik ederrenak dira”, dio.

.

.

Bizitza basa da

UR AZPIAN

Naturaren argazkilaritzan itzal handia du Michael AW australiarrak. “Balea bete arrain” izendatu duen argazkian, Brydeko bale batek ehundaka sardina irensten ditu ahokada bakar batez, Lurmutur ekialdeko kostalde basatian (Hego Afrika).
.
.
Bizitza basa da
LURRA
 Ingenieritzan lan egin eta gero, bizitza paisaia argazkilaritzara ematea erabaki zuen Hans Strnad suediarrak. “Errauts paisaia” honetan (Fjallabak Erreserba Naturala, Islandia), elurra eta izotza berun koloreko aurkitu zituen, sumendi errautsak zirela-medio.
.
.
Bizitza basa da
AIRETIK
“Gorbelen artea” Pere Soler katalanaren argazkia da, Cadiz-en egina (Andaluzia, Espainia), hegaztien migrazioak zirela-eta joan baitzen bertara. Gizonak argazkilaritza eta bidaiak maite ditu eta beti dabil argazkiak ateratzeko argirik onenaren atzetik.
.
.
Bizitza basa da
HIRITARRA
Gaiari baino argiari eta konposaketari ematen dio garrantzia Richard Peters britainiarrak, “Ibiltariaren itzala” lanean ikusten denez. Argazkia etxeko lorategian egin zuen (Surrey, Ingalaterra), esku-argi indartsu batekin azeria argiztatuta.
.
.
Bizitza basa da
DETAILEA
Argazkilaritza irakasten du Fran Rubiak Almerian, Espainian. “Urtzaldiko basoa” Vatnajökull glaziarean (Islandia) egindako argazkia da. Pitzadura batetik baso oso bat agertu zitzaion; enbor, adar eta besterekin.
.
.
Bizitza basa da
ZURI BELTZA
Hermann Hirsch germaniarra arotza da lanbidez, berak argazkialaritzatik edo zinematik bizi nahiko balu ere. Felderberger Seenlandschaft-en (Alemania) ateratako argazkian arrano bat dakar, itsasoko arrain bat harrapatzen; “Hegoen dinamika”.
.
.
INPRESIOAK
Bizitza basa daJuan Tapia espainiarraren aburuz, “Bizitza arteaz da mintzo”. Irudi abstraktu eta ezkutuen bila hasi zen argazkiak egiten eta berak eskuratu du natura perspektiba artistiko batetik agertu eta begiratzeko modu begiei eskainia dagoen ataleko saria.
“Udaro, enarak Juanen etxaldera bueltatzen dira habiak egitera (Almeriako Roquetas del Mar, Espainia). Beraz, argazkilariak olio-pintura bat eskegi zuen, txoriak sartzen ziren leiho apurtuaren parean. Handik zortzi ordura, eta urruneko kliskagailua erabilita, une hauxe harrapatu zuen, txoria beste mundu batetik baletor bezala.
Jakina da enarek nahiago izaten dutela habiak eraikinetan gordetzea, ahal dela urtero toki berean.
Seguruenera, txoria negua Hego Afrikan igaro eta bueltan zen, Europan ernaltzeko”.
Bizitza basa da