[EHZ, 2. eguna] Sasien gainetik, hodeien azpitik, Irisarri dantzan!
Sasien gainetik, hodeien azpitik, Irisarri dantzan! –
EHZko bigarren eguna bertsutan ireki da larunbat honetan. Ospitalean, hitzaldi, tailer eta mahain inguruek markatu dute goiza, Euskal Laborarien Batasuna (ELB) sindikatuko laborari gazteek animatu duten eztabaidatik hasiz. Ondotik, Asier Blas Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Zientzia Politika irakaslearekin Ukrainiako gerlaren kausak eta interesak izan dira aipagai eta Greenpeace-eko Nicolas Mace-k “Energia: biharko erronka nagusia” izenburupean hitzaldi bat eman du. Larunbatean berriz, Paris eta Auzo baztertuetako Antifaxisten bisita ukan dugu eta errepresio polizialari buruz haien lekukotasuna ekarri digute beste hizlarien artean. Azken urteetan “lege anti-terroristetan oinarritzen diren” prozeduren areagotzeaz eta militante politikoen kriminalizazioaz aritu dira.
Ospitalean izan ez ezik, hainbat animazio ere izan dira egun, euri tanta zonbaitzu erori badira ere. Rap Tailerra Zizpa (RTZ) kolektiboak errimak “drill” eta “trap”-az apaindu ditu, mezu zuzenak zabalduz : “gure errezeta sortzen RTZan ta ez gaituzue bazkatuko urre eta pezetetan”. Txiki-ren bakarrizketaren denboran irria izan da nagusi plazan, Hika Teatroa & Oinkari dantza taldeek haien “Gazte” ikusgarria bainujantziz bukatu dutelarik, euriarekin baitziren omen aski busti. Beste txaranga eta kontzertu andana ere izan ditugu plazan : Zozongo, Alarma Morea, Ixtaklok, Mice.
Gaualdiarentzat publiko guzia pentzeruntz jautsi da. Dudarik gabe Zetak eta Gatibu izan dira momentu azkarrenak, baina ondotik Toulouse-eko Krav Boca-k sekulako txinparta eragin du oholtza gainean, zentzu figuratiboan zein zuzenean. Mars Red Sky, Ixabe, Arima, Billie Brelok, Nize, Aho Zakil Konekxion, Ztah, Dia DJ’s eta Vapak izan ziren ere gaualdi horren arrakastaren aktoreak.
.
Milesker Irisarri, betira arte!
Gaur egun «Frantses poliziak bazter auzoetako herritarrak hiltzen» dituela orroitarazi dute ere EHZko antolatzaileak, «gizon batek Irun?an emazte bat erahil» duen bezala eta «oraino ere herritarrak etxebizitza eskubidea bermatzeko okupatzera behartuak» direla orroitaraziz. EHZak berriz ere ozen adierazi du: «Bizi dugun mundu hau ez dugu onartzen EHZtan, behin eta berritz argi erakusten dugu beste mundu bat dugua gure baitan!».
Gaur EHZak Irisarrin azken eguna izanen du. Ospitalean Berivan Firat militante kurdoa errezebitzeko ohorea izanen dugu eta eguerditan Euskal Herriko Laborantxa Ganbarak bere ziriko tradizionala eskainiko digu. Aitzineko bi egunetan bezala, programa aberatsa izanen dugu Irisarri behar den bezala agurtzeko : Kristonak, Kolinga Daudane, Afrika Bibang, FM Belfast eta… Soulfly.
[EHZ, 2. eguna] Sasien gainetik, hodeien azpitik, Irisarri dantzan!