Santifikatua izan bedi zure izena, Ama
Santifikatua izan bedi zure izena, Ama
Eztabaida handi xamarra piztu da Bartzelona aldean Dolors Miquel poetak deklamatutako poema baten harira. Bartzelona Hiria literatura sarietan gertatu da. Poema 2006an idatzitakoa da eta Mare nostra du izenburu, Gure Aita otoitzaren lekuan Ama Gurea omentzeko asmoz egindakoa.
Hauexek hitzak:
Mare meva, que no ni sé on ets,
de qui només en tinc el nom…
Mare nostra que esteu en el zel
sigui santificat el vostre cony
l’epidural, la llevadora,
vingui a nosaltres el vostre crit
el vostre amor, la vostra força.
Faci’s la vostra voluntat al nostre úter
sobre la terra.
El nostre dia de cada dia doneu-nos avui.
I no permeteu que els fills de puta
avortin l’amor, facin la guerra,
ans deslliureu-nos d’ells
pels segles dels segles,
Vagina.
Anem…
Jorge Fernandez Díaz Espainiako Barne Ministroak esan du delitua egon daitekeela poema horren errezitaldian. Ada Colau alkate andrea, ostera, poetaren alde agertu da esanez ez Partidu Popularrak, ez mozal legeak eta ez ezerk ez dituela ixilaraziko. Azken finean, poeman ez dagoela biraorik, ez blasfemiarik, soilik emakumeak bere buruaren jabe izan nahi duen aitortza, ez besterik. Eta harritu egiten dela Barne Ministroa hain asaldaturik ikusteaz, hainbeste eraso matxistaren aurrean ixilik geratu izan delarik…
Entérense bien, señores del PP: aquí estamos y ni la ley mordaza ni nadie nos va a callar #MadreNuestra #MareNostra pic.twitter.com/Rwmy7zRCR0
— Ada Colau (@AdaColau) February 17, 2016
Abokatu Kristauen Elkarteak salatu egin ditu, bai poeta eta bai alkatea… Eztabaida atarian dago, beste behin ere, baina zuri zeuri poema zer iruditu zaizun nahi dizugu galdetu.
Ba ez dudala ulertzen poema! Katalana alegia! Baina hitz batzuk bai eta pentsa dezaket zein itxura izan dezakeen poemak eta horregatik ministroa horrelakoak esaten hasten bada… frankismoa ez da amaitu, hori da ondorioa.